UNESCO ETXEA

Euskal Herriko UNESCO Zentroa

irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 1991ean sortu zen eta UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) erakundearen printzipioak, programak eta jarduera-ildoak euskal esparruan zabaltzeko asmoa du

UNESCOrekiko Harreman Ofizialen Estatusa dauka

Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren aurreko Aholkularitza Estatusa (ECOSOC) du,

UNESCO Sustatzeko Antolakunde eta Elkarteen Mugimenduko Kidea da,

Nazio Batuen Komunikazio Globala Saileko kidea da,

Eta UNESCOren Eskola Elkartuen Sareko Espainiako koordinazio taldeko kidea eta erkidergoko eskolen koordinatzailea da

2006an Onura Publikokoa deklaratua, egun, elkarteak 145 bazkide ditu, eta horiek osatzen dute erakundearen gizarte-oinarria.

MISIOA

Nazio Batuen eta UNESCOren printzipioekin konprometitutako pertsona eta erakundeen elkarte bat gara, euskal gizarteak giza eskubideen balioak bere gain har ditzan lagunduko duten jarrera indibidual eta kolektiboak sortzeko, herrien garapen iraunkorraren erronka globalaren partaide bihurtuz.

IKUSPEGIA

Nazio Batuen Erakundearen eta, bereziki, UNESCOren programa eta balioen erreferentea izatea euskal eremuan, bereziki Nazio Batuen 2030 Agendaren erreferentea, tokiko eta nazioarteko eragileen arteko lankidetza sustatuz, hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren ikuspegitik, bai eta giza eskubideen sustapena ere.

BALIOAK

Balio hauekin identifikatzen gara:

  • Zintzotasuna; izan ere, gure zereginak, legezkoa eta etikoa izateaz gain, gure sektoreko jokabide-kode onena bete behar du.
  • Partaidetza asertiboa, talde profesionalaren, Zuzendaritza Kontseiluaren, bazkideen eta kolaboratzaileen aldetik;
  • Zuzentasuna, eskubide eta betebeharrei dagokienez;
  • Gardentasuna eta gidaritza egokia, barrura nahiz kanpora begira, jarduerak, zuzendaritza-organoetako kideen izenak eta haiek hautatzeko eta berritzeko modua, ikuskatutako kontuak eta kudeatutako fondoen jatorria urtero argitaratuz.
  • Profesionaltasuna, arlo guztietan kalitatez, eraginkortasunez, zehaztasunez eta errespetuz lan eginez;
  • Sarean lan egitea, gure konpromisoak tokiko eta nazioarteko sare eta aliantzekin partekatuz;
  • Independentzia, erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean arituz, baina, betiere, independentziari eutsiz, eta beti gure ideien printzipio eta balioen arabera jokatuz;
  • Pluraltasuna, elkartearen barruan zein gure proiekzio publikoan, gure organo eta lanetan gizarte honen konplexutasuna eta osatzen dugun dibertsitate globala kontuan hartuz.
X