XX. Bakearen Nazioarteko Jardunaldia: “Bakea, Artea eta Gazteria”

Nazio Batuen Batzar Nagusiak irailaren 21a ezarri zuen Bakearen Nazioarteko egun gisa. Aspalditik, UNESCOren Liaison Batzordeari ofizialki lotutako GKE talde batek bakearen eta bizikidetzaren arloko hezkuntza eta sentsibilizazio ekimenak biltzen dituen ospakizun jardunaldi bat antolatzen du.

Pasaden larunbatean, irailaren 17an, nazioarteko ekitaldi honen hogeigarren edizioa ospatu zen Tolosan. UNESCO Etxetik, gure lankide gaztea Eva Quiroga Vázquez, “Bakea, Artea eta Gazteria” mahai-inguruko moderatzailea izan zen, munduko hainbat tokitako gazteekin batera, bakearen eraikuntza arteen bidez eta prozesu horietan gazteek daukaten rolari buruz hausnartuz.

Informazio gehiago jardunaldiaren webgunean: https://www.bakea.eus/

X