“Urak dakarrena, urak darama” Antzerki-Foroa

Martxoaren 27an, igandea, 19:00etan, Arteako Kultur Etxean (Herriko plaza, 1) “Urak dakarrena urak darama” Antzerki-Foroa antolatu dugu Yokerendan Antzerki Taldearekin.

Ura, giza eskubide gisa. Ibaia, pertsona migratu bat, Friday for Future-ko gazte bat, ama behargin bat eta lan prekarioa duen gazte bat… Pertsonaia horiek eguneroko bizitzako egoera bat agertuko digute.Ikusleen esku geratuko da egoera hori errepikatzea edo, aitzitik, egoera aldatzea, beste jokabide batzuk bilatuz, zapalduta daudenek egiazko bizitzarako erresilientzia eta erresistentziazko alternatibak izan edo saiatu ditzaten ahaleginduz.

Badakigu klima-krisiak arriskuan jartzen duela hainbat giza eskubidez gozatu ahal izatea: bizitzeko eskubidea, osasuna, ura, janaria eta etxebizitza izatekoak, eta garapenerako eta autodeterminaziorako eskubideak.Alderantziz, klima-krisiari modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa da eskubide horiek baliatzea, hala nola informazioa jasotzeko eskubidea eta parte hartzekoa.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak finantzatzen du jarduera hori, eta Artea Sarea, Makatzak eta Basoa erakundeen laguntza du.

Doako ekintza.

Izen-ematea

Informazio gehiago: n.viota@unescoetxea.org

X