UNESCO Etxeak Generation Equality-rekin bat egin du

UNESCO Etxeak bat egin du Euskal konpromisua BERDINTASUNAREKIN, EMAKUNDEren “Beijing+25etik berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarren alde” proiektuarekin, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarra lortzeko. Proposamen honen oinarria Nazio Batuak Emakumeak erakundeak, Beijingo Konferentziaren 25. urteurrena dela-eta mundu mailan abian jarritako Generation Equality ekimena da.

Helburua, Euskadik duen berdintasunarekiko konpromisoan urrats bat gehiago ematea da, bai eta berdintasunaren lorpena bizkortuko duten dinamikak sortzea ere, euskal eragile sozial, ekonomiko eta politiko guztiak taldean lantzeko animatuz.

Modu honetan UNESCO Etxean genero-ekitatearen aldeko gogoeta eta eraldaketa sustatzeko prozesuan jarraitzen dugu, gure erakundeak aurrerapausoak eman ditzan genero-ekitatearen alorreko benetako inklusio eraldatzailean, bai gure barne-funtzionamenduetan, bai eta gizartearekin dugun elkarreraginean eta egiten ditugun ekintzetan ere.

Informazio gehiago:

Emakunde

UNESCO Etxea – Generoa

X