UNESCOren 2021/22 GEM Txostenaren aurkezpena

UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak, Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostenaren aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Abenduaren 15ean izango da, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko ordezkaritza (Kale nagusia 85) Bilbo.

UNESCOren Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostenak (GEM Txostena) autoritate aitortua dauka eta datu enpirikoetan oinarrituta dago. Halaber, nazioarteko komunitateak jarraipena egiteko eta kontu emateko erabiltzen duen tresna da, honako hauei dagokienez:

  • Garapen Jasangarrirako Helburuen (GIH) hezkuntza-helburuak lortzeko bidean aurrera egitea eta
  • 4. GIH lortzera (hezkuntzari lotutako munduko helburua) bideratutako nazioko eta nazioarteko estrategien aplikazioa.

Estatukoak ez diren eragileak hezkuntzan izenburupean, Munduko Hezkuntzaren 2021/2 Jarraipen Txostenak aztertzen du 4. GJH egiteko ekintza-esparruak zenbateraino aitortzen duen estatukoak ez diren eragileek hezkuntzaren arloko munduko xedeak lortzeko daukaten zeregina, eta, gainera, estatukoak ez diren eragileei buruzko munduko eztabaidan jorratutako funtsezko gaietako batzuk aztertzen ditu.

GEM Txostenaren 2021/2 bertsioak gai hori landuko du, egoera aztertzeko, horren berri emateko, ikerketan aurrera egiteko eta hezkuntza-politikaren arloko gomendioak emateko.

Informazio gehiago argitalpen honetan >>

Parte hartuko dute:

  • Laura Stipanovic Ortega, UNESCOren Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostenaren Taldeko Ikerketa eta Komunikazio proiektuetako espezialista.
  • Begoña Pedrosa Lobato, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetza

Bertaratuek QR kode bat izango duen inprimakia jasoko dute. Horren bidez, laburpena ikusi ahalko dute NBEren hizkuntza guztietan, eta txosten osoa  ere eskuragarri izango dute ingelesez.

ALDEZ AURRETIK NAHITAEZ INSKRIBATU BEHAR DA. (Edukiera mugatua: 30 pertsona)

Izen-ematea

Informazio gehiago:

s.fernandez-diekert@unescoetxea.org

94 427 64 32

X