Prestakuntza-bekak Urdaibain

UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, seigarren urtez jarraian ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Beka hauen helburua da, Urdaibairekin lotura duten bi gazteei esperientzia praktiko eta hezigarri  bat eskaintzea garapen iraunkorrari dagokionez, baita Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eta UNESCOren MAB Programaren kudeaketari eta funtzionamenduari dagokionez ere.

Eskaera apirilaren 4ra arte bidal dezakezu.

Zer sartzen da bekan?

  • 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2022ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea – Busturia).
  • Prestakuntza-plana.
  • Ordainsari gordina: 500€/hilabete.

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • Bekarekin lotutako jardueretan parte hartzea.
  • Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan martxan dauden proiektuetan laguntzea.
  • Beka amaierako txostena egitea.

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, maiatzaren 1ean).
  • Garapen iraunkorreko esparruetan prestakuntza edo esperientzia izatea: turismoa, ingurumena, azpiegiturak….
  • Ahal izanez gero, Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).
  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Zer aurkeztu behar da?

  • Curriculum vitaea.
  • Motibazio-gutuna.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko.
  • Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.

Hautagaitzak posta elektronikoz bidali behar dira Nekane Viotari n.viota@unescoetxea.org. Gaia: “Urdaibai beka”.

Azken eguna, apirilaren 4a, 13:00ak arte.

X