“Pertsonak: Denak berdinak, denak desberdinak” unitate didaktikoa

“Pertsonak: Denak berdinak, denak desberdinak. LH 5. eta 6. Maila” unitate didaktikoa aurkezten dizuegu.

Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zuzendutako hezkuntza-proposamen honek, eskubideen, inklusioaren, dibertsitatearen eta desberdintasunen murrizketaren gaiak landu nahi ditu, haurtzarotik nerabezarora bitarteko aniztasunak balioetsiko dituen herritar kritikoak sortzen laguntzeko, Agenda 2030ren esparruan.

Unitate didaktiko honek “Todas Juntas – Guztiok Batera“ proiektuaren baitan sortu da. Prioektu honek UNESCO Etxeak 2019an bultzatu zuen, AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Munduko Landagunea (WRF), Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen Elkartea) lantalde kide ditu ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) babesarekin.

Gida hau 3 jarduera nagusik eta 2 ebaluazio-jarduerek osatzen dute, eta 3 orduko saio bakarrean edo ordubeteko 3 saiotan egin daitezke.

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png   Deskargatu unitate didaktikoa

X