Partaidetzazko horma-irudia egitea unibertsitatean

ARTikertuz taldeak, arte bisualekin lotutako ikas-komunitateak, 5 urte daramatza hilean behin Donostiako UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean biltzen. 2020an erabaki zuen gogoeta sortzaile eta kritikoa egin nahi zuela hezkuntzaren eta eskolaren inguruan, gizarte-aldaketarako artearen ideiatik abiatuta eta COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontuan hartuta.

Abiapuntua Eva Mena artistarekin lan egitea izan zen; ARTikertuzeko Estibaliz Aberasturirekin koordinatuta, Unibertsitateko Fakultaterako partaidetzazko horma-irudi bat sortzea proposatu zen. Ekintza horretan jatorri desberdineko 15 pertsonak hartu zuten parte: Bilboko eta Donostiako Hezkuntza Fakultateko EHUko zortzi irakaslek eta ikertzailek, Gipuzkoako ikastetxe publikoetako (Astigarraga, Elgoibar, Donostia eta Hernani) haur-hezkuntzako lau maistrak, itunpeko ikastetxe eta ikastetxe publikoetako lehen hezkuntzako bi maistrak (Irun eta Donostia) eta EHUko doktoregoko ikasle batek.

Olana baten gainean horma-irudi bat egitea erabaki zen, unibertsitateko erdiko fatxadan jarri, eta bertan utzimodu naturalean hondatu arte. Hau da, hondatzen hastean, desmuntatu eta berriro tailer bat egitea proposatu zen; horrela, horma-irudi hori lankidetza-estrategia baten parte izango litzateke, arte-hezkuntzatik abiatuta.

Ekimenaren funtsezko kontzeptuak ideia-jasa batetik abiatuta sortu ziren, gaia kolektiboki aukeratzeko. Hainbat ideia plazaratu ziren, horien artean, emakumeei dagokien hezkuntza eta horrekin lotutako ezaugarriak, eta krisi-garai batean egoteari buruzko gogoeta, non proposamen berriak eta artearekin lan egiteko aukerak sortzeko nahia sortzen den. Aurrez aurreko saioak online saioekin konbinatu ziren, eta horietan zirriborroak egin ziren espraiak erabiliz.

Prozesuaren bideoa ikus dezakezue:

UNESCO Etxea, ARTikertuz eta GizARTE Sarearen ekimen honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza izan du.

X