Ondare Up! Emakumearen papera komunitatearen eraikuntzan

Ondare Up! Bildumaren hirugarren emankizuna abiarazi dugu. Oraingoan ondarea eta generoa nozioen arteko harremanean erreparatu dugu. Azterlan honetan interesgarria da berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzeko ondarearen kudeaketak izan dezakeen garrantzia, eta nola emakumeek garapen iraunkorrerako ekarpena egiten duten bere lau dimentsioetan: gizartea, kultura, ingurumena eta ekonomia.

Azterlanean emakumeak ondarea identifikatu, transmititu eta eskuratzeari dagokionez duen eginkizunarekin, kultura eskubideekin (giza eskubideen funtsezko atal modura) eta ondarearekin (nortasuna eta gizarte-kohesioa eraikitzeko funtsezko tresna modura) lotutako kontzeptuak gaineratu eta garatuko dira pixkanaka. Egileak gehiago argituko dizkigu gauzak munduko eskualde ezberdinetako azterlanetako kasu ugari azalduz eta argitalpen honi amaiera emateko generoaren eta ondarearen esferan sakondu eta komunikatzeko premia azpimarratzeko baliagarri izatea nahi dugun zenbait ondorio azalduko dizkigu.

Ainhoa Azkarate da azterlanaren arduraduna, Filosofia, Politika eta Ekonomian graduatua Deustuko Unibertsitatean. Deiera sutsua ageri du giza eskubideen, emakumearen eta bizikidetzaren inguruko lanarekiko, eta azterlan honen emaitza da emakumeak komunitatearen eraikuntzan, kultur jardunen eta bizi den eremuko ondarearekin jardun horiek duten harremanetik abiatuz, betetzen duen eginkizunerako hurbilketa bat egitea.

UNESCO Etxeak sortu eta bultzatutako “Ondare Up! Gazteak, ondarea eta dibertsitateak” proiektua kultura ondarearekin lotutako jarduera eta dinamiketan (hau da, hura identifikatu, harekin gozatu, hartan parte hartu, hura balioan jarri eta ikertzekoak) belaunaldi gazteak gaineratzeko premiaren ziurtasunarekin garatzen da.

http://www.unescoetxea.org/wp-content/uploads/2021/01/Logo_pdf.png    PDF DESKARGATU

Jarrai gaitzazu gure https://www.ondareup.org/ web-plataforman eta Instagramen @ondare_up

X