NBEren Genero Atlasa

Eskuragarri dago Nazio Batuen Unibertsitatearen (UNU) Genero Atlasaren txostena. UNUk genero-berdintasunaren arloan egindako lanaren deskribapen orokorra da; gainera, Agenda 2030en irismen tematikoa eta geografikoa nabarmentzen ditu, baita Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ere.

Nazio Batuen Unibertsitatea (UNU), 1973ko abenduaren 6an sortua, Nazio Batuen erakunde autonomoa da. Lankidetza estuan dihardu NBEren Idazkaritzarekin, UNESCOrekin eta Nazio Batuen sistemako beste erakunde batzuekin, mundu osoan zeharikerketa- eta prestakuntza-zentro eta -programen sare bat garatuz.Nazio Batuen Unibertsitatea konprometituta dago NBEk genero-ikuspegiaren integrazioari buruz duen politika ezartzearekin. Horregatik, UNU partaide aktiboa izan da Genero Berdintasunari eta Emakumeen Ahalduntzeari buruzko Nazio Batuen Sistemaren Ekintza Planean (ONU-SWAP; kontuak emateko esparru bat, Nazio Batuen sistema osoan genero-ikuspegia azkarrago txertatzeko) 2015etik, eta aktiboki lan egiten du 2018an indarrean sartu ziren SWAP 2.0 adierazleekin betetzeko.

Ondorioz, atlas honek emaitza eta eragin bereizgarriak adierazten ditu proiektuek, beren maila guztietan,generoa esplizituki eta nahita integratzen dutenean, eta agerian uzten du genero-zeharkotasunaren eraginkortasunaren monitorizazioaren beharra, bai erakundeen, bai programen barruan. Gainera, atlasak ikertzaileenlanetan genero-ikuspegiaren txertatzea errazten du, horrela genero-zeharkakotasuneko politiken inpaktua handitzeko eta 5. GJH sendotzeko.

Era berean, txosten honek, Garapen Jasangarriaren Helburuen esparruan genero-berdintasunerantz aurrera egiten laguntzen duten UNUren azken bost urteetako bekak, ikerketa-jarduerak eta lorpenak deskribatzen ditu.

Atlasa (PDF): https://collections.unu.edu/eserv/UNU:8311/UNU_Gender_Atlas_2021.pdf

Argazkia: UNU

X