Lan eskaintza. Gizarte eraldaketarako hezkuntza

UNESCO Etxea honako hau bilatzen ari da Bilboko egoitzarako Gizarte eraldaketarako hezkuntza arduraduna.

Lanaren funtsezko helburuak:

UNESCO Etxearen Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Programaren kudeaketa eta exekuzioa zuzentzea.Programa horren helburua dasakontzea eta ikusgarri egitea zer-nolako funtzioa duen hezkuntzak garapen jasangarriaren eta giza eskubideen sustapenean, betiere pertsonak eta planeta erdigunean jarriz eta Nazio Batuen (bereziki, UNESCOren) ildoari jarraituz.

Horretarako:

Arduradunak eduki teorikoa adierazi behar du eta programaren lan-estrategia definitu, honako hauekeginez: proiektuaren eta dagozkion jarduerenplanifikazioa, koordinazioa, exekuzioa, ebaluazioa eta justifikazioa.

Horrez gain, parte hartu behar du erakundearen plangintza estrategikoan eta kudeaketa orokorrean, programa urteko helburuetara egokituz.

HAUTAGAITZAK BIDALTZEA

Lanpostu honetan interesa duten pertsonek beren curriculum vitaea eta motibazio-gutuna bidali behar dituzte, ‘Hezkuntza arduraduna’ erreferentziarekin, helbide elektroniko honetara: hezkuntza@unescoetxea.org

Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna: 2021eko apirilaren 16a.

Eskatzaile guztiekin harremanetan jarriko gara apirilaren 19tik 30era bitartean.

Probak eta elkarrizketak Bilbon izango dira 2021eko apirilan. Aukeratutako pertsonei bilera egiteko dataren eta moduaren berri emango zaie.

Lanean hasteko data: 2021eko maiatza.

Lanpostuaren deskribapen osoa 

X