KULTURA
ERALDAKETA SOZIALERAKO
Aldarrikatzen dugu kulturak eta adierazpen kultural askotarikoek erronka sozial nagusiei erantzuteko ahalmena dutela, eta eraldaketa soziala eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko funtsezko tresna direla.
Sormenarekin, kulturarekin eta arteekin lotutako metodologiak baliatuz, honako arlo hauek lantzen ditugu:
ARTE-HEZKUNTZA
Arte- eta kultura-hezkuntzako programak egiten ditugu gazteekin, bai hezkuntza formalean, bai eta ez-formalean ere.
GizARTE sarea sustatzen dugu. Hezkuntzarekin, sormenarekin eta kulturaren kudeaketarekin lotutako pertsonak eta erakundeak biltzen ditu sare horrek, EAEn eraldaketa soziala bultzatzeko hezkuntza-programetan parte hartzen dutenak.


KULTURA-ONDAREA
Kultura-ondarea osatzen duten elementu identitarioak ezagutzeko, sustatzeko eta ezagutarazteko lan egiten dugu. Horretarako, gogoeta- eta sentsibilizazio-jardunaldiak antolatzen ditugu, aholkularitza tekniko espezializatua ematen dugu eta arlo horrekin lotutako tokiko eta nazioarteko topaketetan parte hartzen dugu.
ESKUBIDE KULTURALAK
Lankidetzaren eta giza garapen iraunkorraren alorretan kultura sartzea sustatzen dugu, gaur egun eskubide kulturalen alorrean dauden erronkak bereziki zainduz: ondarearen suntsiketa eta horrek komunitateen nortasunean duen eragina; arterako askatasuna, hizkuntza-eskubideak eta pertsona guztiek bizitza kulturalera sarbidea izateko eta parte hartu ahal izateko eskubidea.

LOTUTAKO BERRIAK
-
Euskal Herriko UNESCO Sareak ‘EHUS Magazine” aldizkariaren 3. alea aurkeztu du
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) 18 erakunde publikok eta pribatuk osatzen dute, Euskal Herrian UNESCOrekin lotura dutenak: UNESCOrekin elkartutako eskolak,
-
Kultur Aniztasunaren Munduko Eguneko jarduerak
Maiatzaren 21ean, larunbata, Bilboko Udalarekin batera Elkarrizketarako eta Garapenerako Dibertsitate Kulturalaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Bilbo Kulturarteko Hiria III. Planaren
-
Jazza, sormen-adierazpen mugagabea
Inprobisatutako konposizioek munduko herri eta hiri asko inbaditzen dituzte hilabete honetan. Apirila jazzaren hilabetea da Estatu Batuetan eta, 2011. urtetik,