Kultur Aniztasunaren Munduko Eguneko jarduerak

Maiatzaren 21ean, larunbata, Bilboko Udalarekin batera Elkarrizketarako eta Garapenerako Dibertsitate Kulturalaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Bilbo Kulturarteko Hiria III. Planaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditugu, konpromisoaren, gobernantzaren, diskriminazioaren aurkako eta sentsibilizazioaren esparruetan.

Programatutako jarduerak BBK Kunan izango dira eta hiru bektore nagusiren inguruan egituratzen dira: komunikatzea, hausnartzea eta ospatzea.

Maiatzaren 21erako (larunbata) programatutako jarduerak BBK Kunan izango dira eta hiru gidalerro nagusi ditu: komunikatzea, gogoetatzea eta ospatzea.

  • 12:00etatik 13:00etara, dibertsitate kulturalari eta gizarte-kohesioari buruzko mahai-ingurua egongo da. Ekimen horren helburua izango da ohartzea zein garrantzitsua den kultura-aniztasuna eta bere adierazpideak babestu eta sustatzea, gizarte-kohesioa sortzeko.

Inklusioarekin eta kulturartekotasunarekin konprometituta dauden bost lagunek hartuko dute parte topaketan. Beren jarduera sozial eta kulturalagatik ezagunak dira denak, eta Bilboko zenbait arte-adierazpen ordezkatzen dituzte. Honako hauek dira: Emilia Larrondo (soziologo eta DJ mexikarra), Miguel Ángel Puentes (artista plastiko eta Radio Candelako zuzendari/esatari kolonbiarra), Cruz Noguera (dramaturgo eta antzezle venezuelarra), Nilda Diarte Aguilera (literatura- eta antzerki-idazle argentinarra), eta Betto Snay (hip-hop musikari, kultura-dinamizatzaile eta moda-diseinatzaile angolarra).

Gainera:

  • Miguel Ángel Puente kolonbiar jatorriko artista bilbotarrak etxeko emakume langileak ikusezin egiteari buruzko erakusketa aurkeztuko du, BBK Kunaren 1. solairuan.
  • 13:30etik 14:30era Hija del Nopal DJak musika-saioa eskainiko du.
  • 17:00etatik aurrera, HaurKuna tailerrean kulturartekotasuna jorratuko dute. 3-10 urte bitarteko haurrentzat diseinatutako jarduera horren xedea izango da jolasaren bidez inpaktu positiboa sortzea eta txikiak Agenda 2030era eta etorkizuneko erronketara hurbiltzea. Saioa dohainik izango da, euskaraz eta gaztelaniaz (15-20 pertsonako taldeak).
  • 18:00etatik 21:00etara Urazurrutiko kaian (BBK Kunaren kanpoaldean) jaialdi irekia egongo da,. Solange y el caminante lanaren zati bat antzeztuko dute (emakume afrikar bat eta gizon europar bat Greziako errefuxiatu-kanpaleku batean elkar topatu zutenekoa kontatzen du lanak). Follow The Party musika- eta dantza-kolektiboaren emanaldia ere egongo da, eta horma-irudi partizipatiboa egingo dute, Eva Mena Den XL artistarekin.

Aurtengoan, kanpaina grafikoa Kike Infame ilustratzailearena da; Nazio Batuen Erakundeak proposatutako datak ospatzeko urtean zehar egiten ari den lanaren parte da, eta eskuragarri dago Udalaren sare sozialetan eta webgunean.Lana Bilboko zubietan ardaztuta dago, eta espazioaren metafora bat da: uriko dibertsitate kulturalean zehar ibiltzeko eta hura ezagutzeko gonbidapena da.

Datorren larunbatean, hilak 21, Bilbon egingo diren beste ekimen batzuk kontsulta ditzakezu esteka honetan

X