Klima-krisia: Giza eskubideak mehatxatuta

Klima-krisia: Giza eskubideak mehatxatutaizenburupean argitaratu du UNESCO Etxeak dokumentu hau, krisi klimatikoaren eta giza eskubideen arteko harremanak eta loturak argitzen laguntzeko, mehatxu horiek jasandako talde jakin batzuei argi eginez. Horrez gain, lagundu egin nahi duguikusarazten Euskal Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzatik ari direla lantzen zenbait proiektu, giza eskubideen eta klima-krisiaren arteko harreman hori aditzera emateko lagungarriak izan daitezkeenak.

Hori lor dadin, parte hartzeko ikerketa bat egin dugu lankidetzaren eta garapenaren arloetako eta gizarte-mugimenduetako eragileekin. Zabalketa, Tradener eta Anesvad elkarteek parte hartu dute ikerketan.

Horietako bakoitzak Bolivian, Guatemalan, Mendebaldeko Saharan edo Saharaz hegoaldeko Afrikan egindako lan-esperientzia baliatu du bere ekarpenak egiteko. Ikerketan, azterlan-kasu zehatz gisa sartu dira ingurumen-kudeaketarekin, tratatzen ez diren gaixotasun tropikalekin eta energia-demokraziarekin lotutako proiektuak, eta proiektu horiek krisi klimatikoarekin eta giza eskubideekin duten lotura.

Dokumentuan, krisi klimatikoa giza eskubideen ikuspegitik aztertzeko beharra azpimarratzen da. Helburu horretarako, kontuan hartzen da giza eskubideak errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko erantzukizun eta betebeharrak daudela.

Giza eskubideak lagungarriak izan daitezke gure eskakizun asko bete daitezela exijitzeko; izan ere, ez gara printzipio etikoez bakarrik ari, baizik eta Estatuentzako betebeharrak dakartzaten lege-arauez ere bai. Horrenbestez, ikuspegi hori lagungarria zaigu, eskubide eta betebeharrak ikusarazteko.

Argitalpen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza Arloaren eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren arteko lankidetzari esker gauzatu da.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Logo_pdf.png

Argitalpena

X