“Klima-krisia. Giza eskubideak mehatxatuta” ikerketa aurkeztu da

III. Baliabideen Azoka antolatu zuen Eskurak (Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa) Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, apirilak 24, 26 eta 27an. “Ingurumena eta giza eskubideak” izan duardatz aurtengo azokak.

Klima-krisiaren inpaktua izan zen aztergai azken jardunaldian zehar, zehazki, egoera zaurgarritan dauden pertsonen eskubideetan klima-krisiak duen eragina.Mahai-inguru batean hartu zuen parte Arantza Achak (UNESCO Etxeako zuzendaria), beste bi pertsonarekin batera: Begoña Cabaleiro (Emaus Fundazioko komunikazio arduraduna) eta Sara Diego (ALBOAN erakundeko kidea).

Jarraian, “Klima-krisia. Giza eskubideak mehatxatuta” txostena aurkeztu zuen Jone Oterok. Argitalpen hori ikerketa parte-hartzaile baten bidez egin dugu, eta lankidetzako, garapenerako eta mugimendu sozialetako eragileek hartu dute parte. Asmoa da bertan jasotzea, zehaztasunez eta modu dibulgatzailean, klima-aldaketak giza eskubideetan duen inpaktua, eskubide zehatzetan eta berariazko kolektibo jakin batzuetan zentratuz (emakumeak, pertsona migratzaileak, herri indigenak…).

Aldi berean, azokaren baitan aurkeztu zen Krisialdi Klimatikoa eta Giza Eskubideak izeneko animazio-bideo sortu berria.

Bai argitalpenak bai bideoak azpimarratzen dute klima-krisia giza eskubideen ikuspuntutik aztertzeko beharra.Izan ere, azaltzen dutenez, existitzen dira hainbat ardura eta betebehar, hain zuzen, mehatxatutako giza eskubideak errespetatu, babestu eta bete ahal izateko. Giza eskubideek laguntzen digute gure eskarietako asko exijitzen; ez baitira printzipio etiko soilak, Estatuentzako obligazioak dakartzaten lege-arauak baizik. Ikuspegi horrek, azken finean, eskubideak eta betebeharrak ikusgarri egiten laguntzen digu.

X