Jardunaldia: Emakumeen eskubideak 2030 Agendan

UNESCO Etxeak “Emakumeen eskubideak garapen jasangarrirako 2030 Agendan” jardunaldia antolatu du. Martxoaren 24an , osteguna, 09:00etatik 13:30etara,  izango da. Saioa aurrez aurrekoa izango da BBK Kunan (Bilbo) eta online gure YouTube kanalean.

2030 Agenda eraldatzailea izango da, giza eskubideekiko konpromiso orokorrarekin bat badator, eta genero-ekitatea eta emakumeen eta nesken ahalduntzea.

Erakunde feministen eta emakumeen eta giza eskubideen erakundeen eginkizuna funtsezkoa da genero-ekitatea eta giza eskubideak 2030 Agendako ardatz nagusiak izango direla ziurtatzeko, eta gogor borrokatu dute giza eskubideen printzipioak eta betebeharrak agendan islatu daitezen. Jardunaldi honetan GIHen eta emakumeen eskubideen arteko harremana ulertzen saiatuko gara, 2030 Agenda modu eraginkor eta eraldatzailean egia bihurtze aldera aurrera egiteko modua.

HELBURUAK

  • 2030 Agendaren eta emakumeen eskubideen arteko erlazioari buruzko ezagutza bultzatzea, giza garapen jasangarrirako gako elementu gisa.
  • Emakumeen eskubideen esanahiari, inplikazioei eta aurrerapenei buruzko hausnarketa egitea 2030 Agendan.
  • Emakume talde desberdinen borroken errealitateari buruzko esperientziak ezagutzea.

PARTE HARTUKO DUTE:

  • Almudena Rodríguez, l’Associació de Drets Sexuals i Reproductius elkarteko Eragin Politikoko arduraduna eta Europako eta Erdialdeko Asiako Women Major Group taldeko koordinatzailea.
  • Izaskun Landaida, Emakundeko  zuzendaria.
  • Arantza Acha, UNESCO Etxeako zuzendaria.
  • Francy Fonseca, Emakumeak Aniztasunean.
  • Tamara Clavería, AMUGE  elkarteko lehendakaria.
  • Irune Martinez Beaskoetxea, Oscarte GGKE.
  • Sukaina Soussi Lahfaqui, Bidaya Elkartea.

Jardunaldiak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Espainiako Lankidetzako Ministerioko Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren babesa du.

Biografiak

Programa

Izen-ematea

Informazio gehiago: n.viota@unescoetxea.org

Irudia: UN Women

X