INTERKULTURA ikuskizun eszenikoa

INTERKULTURA ikuskizun eszeniko ekitaldira gonbidatzen zaitugu. Maiatzaren 21ean, ostirala, 19:00etan ospatuko da Azkuna Zentroan, Bilbon, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna dela eta.

Ikuskizun eszeniko honen helburua (olerkiak, musika, abestiak, dantzak, lekukotasunak eta ikus-entzunezkoak) ikuspegi interkultural batetik gure elkar eragitea, bizikidetasuna eta gizartean dugun parte-hartzeei buruz ausnartzea da. Aniztasunean garatzen diren kulturak, identita ezberdinak onartuz eta partekatuz.

INTERKULTURA kultura ezberdinak eta aniztasuna partekatzeko espazio bikaina da. Gure inguruko errealitate kultural ezberdinei ahotsa eman zaie, errealitate bakarra, kulturala, soziala, ezberdina eta adeitsua.

INTERKULTURA nortasunez beteriko ikuskizun eszeniko hunkigarria da. Kultura eta aniztasuna elkar trukatzeko espazioa. Musika, soinuak, olerkiak eta istorio aberasgarriak entzuteko gunea.

Elkar ulertzeko eta ikasteko dantza espazioa. Ezagutu obran parte hartzen duten pertsonak eta lanean jarri duten maitasun osoa.

Gozamenerako artea eta antzerkia. Etor zaitez gu bisitatzera edozein adina izanda, eta txundituta utziko zaituen obra bizi, bakarra munduan!

  • Dohainik
  • Gonbidapenak jasotzeko AZ Info – Azkuna Zentroan.
  • Maiatzaren 10etik aurrera egongo dira eskuragarri. (Aurrez aurrekoa bakarrik. Ez internet bidez, ez telefono bidez. Gehienez, bi gonbidapen pertsona bakoitzeko).

Ikuskizunaren aurrerapen txiki batzuk utziko dizkizuegu. Zuen zain gaude!

X