Inor atzean ez uztea:Emakume migratzaile guztiek gizarte-babeserako aukera izan dezaten

Gizarte-babesa giza eskubide unibertsal bat da, eta, gainera, funtsezkoa Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean.Aitzitik, eskubide hau zuzenean aplikatzen zaie pertsona migratzaileei, beraien migrazio-egoera edozein dela ere; ondorioz, emakume migratzaileak, bereziki, alde batean gelditzen dira.

Hori horrela, UN WOMENek txosten bat argitaratu du: “Inor atzean ez uztea: emakume migratzaile guztiek gizarte-babeserako aukera izan dezaten”. Bertan, emakume migratzaileek gizarte-babesa izateko dituzten oztopoak aztertu dira, eta, ildo berean,  gomendioak eskaintzen dira,Estatuek haien betebeharra bete dezaten oztopo horiek gainditzeko, bereziki, hurrengoari lotuta: osasunaren arreta, amatasunaren babesa eta indarkeriaren biktimentzako nahiz hortik atera direnentzako oinarrizko zerbitzuak.

Hain zuzen, har daitezkeen hainbat ekintza positibo aipatzen dira. Adibidez, batetik, esparru juridiko bat eta babeserako araudi bat eratzea; bestetik, politikak eta zerbitzuak diseinatu eta ezartzea, asetzeko emakume migratzaileen beharrak eta bereizteko zerbitzuak ematea eta immigrazioa zaintzeko jarduerak.

Euskadin ere urratzen dira emakume migratzaileen eskubideak, eta UNESCO Etxea jakinaren gainean dago. Horregatik, Emakumeak Aniztasunean elkartearekin nahiz kaltetuta dauden beste hainbat euskal elkarterekin egiten du lan, desberdinkeria horiek ikusgarri egiteko eta salatzeko, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Txostena

Informazio gehiago:

NBE Emakumeak.

Guztiok batera

X