INGURUMENA
Prestakuntza-, sentsibilizazio-, eragin- eta ikerketa-jarduerak sustatzen ditugu, ingurumena giza garapen iraunkorraren ardatzean kokatzeko.
Xede horrekin, honako arlo hauek lantzen ditugu:
INGURUMEN-HEZKUNTZA
Herritarrak sentsibilizatu eta motibatu nahi ditugu, eta sozialki inplikatzera bultzatu, gazteria bereziki, ingurumenarekin lotutako gaietan, ingurumen-arazoak prebenitzen eta konpontzen laguntzeko ezagutza, balioak eta trebetasunak barneratu ditzaten.


KRISIALDI KLIMATIKOA
Gure xedea da krisialdi klimatikoaren auzia pobreziaren kontrako borrokan kontuan hartua izatea, lankidetzaren alorrean. Horretarako, mundu-mailako fenomeno horrek giza garapenerako eta giza eskubideetarako dakarren mehatxuarekin lotutako alderdiak lantzen ditugu euskal gizarteko zenbait eragilerekin (GGKEak, unibertsitateak, komunikabideak, etab.).
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK
Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrarekin lankidetzan dihardugu, “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuan. Proiektuaren xedea da esparru publikoan eta pribatuan aplikagarria izango den ezagutza zientifikoa sortzea, ekosistemetan eta haiek ematen dituzten zerbitzuetan gertatzen ari diren eraldaketek dakartzaten ondorioei buruz, eta eraldaketa horiei erantzuteko aukerak aurkeztea.

LOTUTAKO BERRIAK
-
Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak’
UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: ‘Klima krisia eta giza eskubideak’.
-
Parte hartu 2022ko uraren festan!
Ekainaren 4an, larunbata, “Uraren Jaiaren” beste edizio bat ospatuko dugu Arrigorriagan. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatzen duen ekitaldi horren bidez
-
“Urak dakarrena, urak darama” Antzerki-Foroa
Maiatzaren 13an, ostirala, 19:00etan, Kanpezuko Kultur Etxean (Debajo las casas kalea, 2) "Urak dakarrena urak darama" Antzerki-Foroa antolatu dugu Yokerendan