Honelakoa izan zen “Guztiok batera” jardunaldi birtuala

2021eko maiatzaren 25ean, “Guztiok batera” lantaldeak koordinatutako Eragile anitzeko lehenengo jardunaldi birtuala egin genuen. “Guztiok batera” proiektua UNESCO Etxeak AMUGE, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Word Rural Forum-Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU elkarteekin lankidetzan sustatutako proiektu bat da, eta proiektuaren helburua EAEko kolektibo kaltetuak subjektu politiko aktibo gisa identifikatzea, ezagutzea eta sendotzea da, haien ahotsak entzun daitezen.

Jardunaldiaren xedea zen, hain zuzen ere, EAEn eskubideak urratuta dituzten taldeen errealitateak ikertzea, eta kolektiboen, komunitateen eta taldeen proposamen komunak identifikatzea, pertsona guztiak, salbuespenik gabe, erdigunean jarriko dituzten politika publikoak eraikitzeko erronkei erantzun ahal izateko.

Zalantzarik gabe, elkarrizketarako eta hausnarketarako gune aberats eta askotariko hau ezinezkoa izango zen parte hartzera eta ideiak partekatzera animatu zineten pertsona eta erakunde guztiak gabe:

BBK Kuna |Altekio|World Rural Forum | AMUGE Elkartea | Gehitu Elkartea | Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Egk | Emakumeak Aniztasunean | Aloklub | IBILKI | Euskal Fondoa | Misioak | Retinosis Retina Begisare | Amesten Elkartea | Talent Gune | Mujeres Tejiendo Red

Hemen duzue jardunaldiaren akta grafikoa, Miryam Artola – Muxote Potolo Bat-ek egina. Jardunaldian sortutako ideia nagusiak bildu dira aktan.

akta grafikoa

ESKERRIK ASKO esan nahi dizuegu hemendik!

Laster arte!

X