HLPF 2021 Bideoa – 2030 Agenda eta kolektibo kaltetuak

2021eko uztailaren 13an, “2030 Agendatik EAEko kolektibo kaltetuetara. egindako hurbilketa. Nola eraiki dezakegu bide inklusiboa, anitza eta jasangarria 2030 Agenda lortzeko?” ekitaldia online egin zen.

Nazio Batuen Goi Mailako Foro Politikoaren ekitaldi (“side event”) ofiziala zen, 2030 Agendaren nazioarteko jarraipena egiteko eta kontuak emateko gunerik garrantzitsuena.

Side event hau “Guztiok Batera” taldeak antolatu zuen. Erakunde hauek osatzen dute taldea: UNESCO Etxea, AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Munduko Landagunea (WRF), Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen Elkartea); Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Ekitaldia YouTube-n dago eskuragarri:

Informazio gehiago: https://bit.ly/2UOJdG4

X