Hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte-mugimenduen eginkizuna

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak “2030 Agendaren erronkak eta indarguneak: Hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte-mugimenduen eginkizuna“ ikastaroa antolatu du, irailaren 15ean,Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan.

Ikastaro honek 2030 Agendaren ezarpen arrakastatsuen adibideak aztertu nahi ditu, hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte mugimenduen ikuspegitik. Halaber, gizarte gisa ditugun oztopoak ere aztertu nahi ditu, herritarrek gehiago parte har dezaten garapenean.

Arantza Acha gonbidatu zuten ikastaro honetan 2030 Agendan lankidetza-sektoreak duen rolari buruz hitz egitera, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen ordezkari gisa. Arantzak euskal GGKEen jarrera eta 2030 Agenda Euskadin ezartzeko urratsak azaldu zituen.

Informazio geihago:

https://www.uik.eus/eu/desafios-y-fortalezas-para-la-agenda-2030-el-papel-del-tercer-sector-el-ambito-asociativo-y-los

X