HEZKUNTZA
ERALDAKETA SOZIALERAKO
UNESCOk zuzentzen eta koordinatzen du 4. Garapen Iraunkorrerako Helburua lortzeko prozesua: “Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea”. Haren estrategiak honako ideia hau du oinarrian: hezkuntzak pertsonen, komunitateen eta gizarteen bizitza eraldatzen duela.
Lan horrekin bat eginez, honako jarduera hauek egiten ditugu Hezkuntza Eraldaketa Sozialerako programaren esparruan:
SUSTAPENA
Hezkuntza eraldaketa sozialerako tresna dela aldarrikatzen dugu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste lurralde batzuetako hezkuntza-eragileekin elkarlanean dihardugu, inklusioan eta iraunkortasunean oinarrituta gizarteak eraldatzen laguntzen duten hezkuntza-ekimenak sustatzen.


PARTE-HARTZEA
UNESCOren Eskola Elkartuen Nazioarteko Sarean (PEA sarea) parte hartzen dugu. 182 herrialdetako 11.500 ikastetxek osatzen dute sarea, eta haren xedea da bakearen kulturarekin, giza eskubideekin, kulturartekotasunarekin eta iraunkortasunarekin lotutako esperientzien, proiektuen eta material didaktikoen trukea bideratzea. UNESCO Etxeak hezkuntza-programa hori kudeatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Sarea estatu-mailan koordinatzen duen lantaldean ere parte hartzen dugu.
HEDAPENA
2030 Agendaren hedapenean lan egiten dugu, hura Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ezagutarazteko, ikasleak eta irakasleak informatuz eta sentsibilizatuz, eta GIHen aldeko ekitaldi kolektiboetan parte hartzera animatuz.
Halaber, UNESCOk hezkuntza eraldatzailearen alorrean argitaratutako dokumentuak eta txostenak zabaltzen eta euskaratzen ditugu; Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostena, esate baterako.

LOTUTAKO BERRIAK
-
Euskal Herriko UNESCO Sareak ‘EHUS Magazine” aldizkariaren 3. alea aurkeztu du
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) 18 erakunde publikok eta pribatuk osatzen dute, Euskal Herrian UNESCOrekin lotura dutenak: UNESCOrekin elkartutako eskolak,
-
UNESCOren eskola elkartuen topaketa uztailean izango da Zumaian
UNESCOren Eskola Elkartuen XXXIII. Topaketa uztailaren 4tik 7ra bitartean egingo da Zumaian, UNESCO Etxeak, UNESCOren Eskola Elkartuen Sarearen estatu mailako
-
Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintzaren Astea
Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintzaren Astea (HAMA) apirilaren 25etik 29ra izango da, #MilaMilioiAhots lelopean, eta hezkuntza-komunitatea mobilizatzen du irakasleek hezkuntzaren bermatzaile