Gorde data! ‘Guztiok batera’ taldearen txostena

Jakinarazi nahi dizuegu irailak 16an izango den “Guztiok Batera. Hurbilketa bat 2030 Agendatik Euskadiko talde kaltetuetara” txostenaren aurkezpena.

Txosten hau hainbat erakunderen ikerketa eta baterako lan prozesu luze baten emaitza da: UNESCO Etxea, AMUGE, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Foro Rural Mundial, Mujeres en la Diversidad eta GEHITU.

Aurkezpena Bilborocken goizez izango da eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango duzue.

Irailaren hasieran, ekitaldiari buruzko informazio guztia bidaliko dizuegu, izena emateko estekarekin batera.

Joan nahiz izanez gero, data aldez aurretik zuen egutegian gordetzera gonbidatzen zaituztegu.

X