GIZA ESKUBIDEAK
Giza eskubideen arloko gure lanak gure lan-arlo guztiak zeharkatzen ditu, eta hainbat alderditatik abiatuta garatzen dugu:
HEZKUNTZA
Hezkuntzan, giza eskubideei eta kultura-eskubideei buruzko gida didaktikoak egiten ditugu, UNESCOren eta Nazio Batuen zenbait hezkuntza-programatan kokatzen direnak, eta euskarara egokitzen ditugu bakearen kulturari eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hezkuntza-eremuko erreferentziazko lanak.
PRESTAKUNTZA
Prestakuntzari dagokionez, garapeneko eskubideen ikuspegiari buruzko berariazko ikastaroak antolatzen ditugu, eta euskal eragileak trebatzen ditugu beste erakunde batzuekiko aliantzen arloan. Horrez gain, Human Rights Internship Programme proiektua sustatzen dugu. Aurrez aurreko ikastaro teoriko-praktikoa da, eta giza eskubideen aplikazio espezifiko eta zeharkakoan oinarritzen da. Nazio Batuen egoitzan egiten da, Genevan, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioetan.
SENTSIBILIZAZIOA
Sentsibilizazioaren eta eraginaren arloan, giza eskubideen bueltan elkartzeko eta hausnartzeko zenbait espazio antolatzen ditugu. Ikus-entzunezko piezen Eman minutu bat… lehiaketa nabarmentzen da horien artean, urtero giza eskubide bat sustatzen duena.
LOTUTAKO BERRIAK
-
Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak’
UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: ‘Klima krisia eta giza eskubideak’.
-
Dossier berria: Emakumeen eskubideak eta 2030 Agenda
UNESCO Etxeak, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Espainiako Lankidetzako Ministerioko Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin,
-
“Urak dakarrena, urak darama” Antzerki-Foroa
Maiatzaren 13an, ostirala, 19:00etan, Kanpezuko Kultur Etxean (Debajo las casas kalea, 2) "Urak dakarrena urak darama" Antzerki-Foroa antolatu dugu Yokerendan