GIH eta giza eskubideak jardunaldiaren bideoa

Martxoaren 11n, “Giza Eskubideak errealitate bihurtzea GIH-en bitartez eta alderantziz (COVID-19aren osteko berreraikuntzan) jardunaldia egin zen. Nazioarteko hizlariek parte hartu zuten: Ignacio Saiz (Center for Economic and Civil Rights erakundeko zuzendaria), Mabel Bianco (Estudio e Investigación de la Mujer Fundazioko lehendakaria), Javier Surasky (Garapenerako Gobernantzaren arloko koordinatzailea, CEPEI) edo Sandra Astetek (Agenda 2030erako Estatu Idazkaritzaren Kabineteko zuzendaria.).

Jardunaldi hau UNESCO Etxeak antolatu zuen, beroamerikarako eta Kariberako Kanpo Gaietarako Estatu Idazkaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.

Jardunaldian, 2030 Agenda  giza eskubideen errespetuaren ikuspegitik jorratzearen garrantzia azaldu zen, bai eta egungo pandemiaren ondorioz dauden erronka eta arrisku berriak ere. Horrela, gaian adituak direnen azterketari esker, Agenda 2030 – Giza Eskubideak binomioaren inplikazioak ulertzeko eta konpromiso aktiboa eta lan eraginkorragoa hartzeko gai gara.

Jardunaldia YouTube-n dago eskuragarri:

X