Gehitu elkarteak bat egin du “Guztiok batera” taldearekin

Gehituk, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkarteak, duela gutxi bat egin du “Guztiok batera” lantaldearekin. Talde hori askotariko euskal elkarteekosatua da, helburu komun batekin: administrazio publikoekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea,gizarte bidezkoago eta zuzenago baten alde, ingurumena eta giza eskubideak errespetatuz, bereziki emakumeentzat eta egoera ahulean dauden taldeentzat, bai Euskadin, bai mundu osoan. 

Horretarako, erreferentziatzat hartu dugu NBEren Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda, eta bereziki “inor atzean ez uzteko” printzipioa, pertsona guztiak erdigunean jartzearren.

Talde horretako partaideak dira, era berean, AMUGE, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), World Rural Forum-Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta UNESCO Etxea.

Erakunde bateko kidea bazara, eta ekimen honekin bat egin nahi baduzue, ez egin zalantzarik eta jarri harremanetan Nekane Viotarekin (n.viota@unescoetxea).

Lantalde honen berri izateko, egin zaitez gure e-buletinaren harpide.

X