Gazteak GIH-ren alde!

2015ean herrialde guztiek plana hitzartu zuten, pertsona guztien bizitza hobetzeko bizi garen planeta errespetatuz. “2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak” deitu zioten plan horri. Agenda 2030ek sektore eta pertsona guztiei dei egiten die, baita gazteei ere. “Gazteak GIHen alde!” bideo berri honek gazteek joka dezaketen paper garrantzitsua biltzen du, funtsezkoa baita GIHak lortzeko.

Bideoan, 2020ko otsailean eta martxoan Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeko eta Amurrioko Amaurre Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek egindako GIHen eta Agenda 2030raren aldeko tailerren eta kale-ekintzen irudiak agertzen dira.

Zehazki, pobreziaren amaieraren, zero gosearen, genero-berdintasunaren, bakearen eta lurreko ekosistemen bizitzaren aldeko ekintzak egin zituzten: elikagaien salmenta solidarioa, ikastetxeko hezkuntza-komunitatearen arteko elkarrizketak, horma-irudia, berdegune bateko zabor-bilketa… Esperientzia horren irudiak biltzen ditu bideoak, gazteak parte hartzera eta beren komunitateko kide izatera bultzatzen duen bitartean.

Ekintza horiek UNESCO Etxeak Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako “Arabako gazteek Agenda 2030en bidez mundu bidezkoago eta jasangarriagorako aldaketan parte hartzea” proiektuaren barnean daude. Proiektu horren helburua da herritarrak, bereziki gazteak, sentsibilizatzea, gizartean inplikatzea eta motibatzea, Agenda 2030aren bitartezgiza garapen jasangarrialortzeko,eskubideen eta generoaren ikuspuntua kontuan hartuta.

X