Garapen jasangarrirako politiken koherentzia sistema integrala

2030 Agenda erantzun global eta multidimentsionala da COVID-19aren pandemiak areagotu dituen zibilizazioaren erronken aurrean.Hainbat erronkari heltzen die 2030 Agendak, hala nola, gero eta handiagoak diren desberdintasunak, espezie eta habitaten suntsiketak, klima-larrialdia, demokraziaren eta ongizate-estatuaren instituzioen degradazioa, eskubide sozial eta ekonomikoen galera, genero-arrakalak, eta guztion ongia eta planetaren mugak errespetatzea bilatzetik urrundu den ekonomia.Agenda horrek proposatzen duena dagarapen inklusibo eta jasangarriaren paradigma berri bat eraikitzea, lurralde desberdinen, bizitzaren alderdien (soziala, ekonomikoa eta ingurumenari dagokiona) eta belaunaldi desberdinen arteko interdependentziak aitortzetik hasita.

COVID-19aren pandemiak argi utzi du 2030 Agenda inoiz baino beharrezkoagoa dela gure garapen eredua, erakundeen papera eta politika egiteko modua berrikusiko dituen berreraikitze baten bide-orri gisa.Ezinbestekoa da aurrean ditugun erronka komun eta interkonektatuei erantzun integralak emango dizkieten eraldaketa sakonak bultzatzeko politika koherenteen aldeko apustua egitea.

Interes partikularretatik haratago, guztion ongiaren alde egiten duen garapen eredu baten aldeko trantsizioak sustatzeko baliagarria izan behar du Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziak. Ikuspegi horretan kokatzeak esan nahi du garapen jasangarria ekintza politikoaren helburu nagusi bihurtzea, eta 2030 Agenda egiazko izaera eraldatzailearekin txertatzea.

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia ezartzeko deia entitate publiko eta pribatu guztiei egin zaien arren, Gobernua da hura betetzeko sistema bat martxan jartzea zehaztu behar duena, hori baita 2030 Agendarekin hartutako konpromisoak bete daitezen egin beharreko oinarrizko urratsa.

Futuro en Común-etik dokumentu bat aurkeztu dugu, honako helburuarekin: 2030 Agendaren ikuspegi eraldatzailetik abiatuta, Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren ikuspegia gobernu-ekintzaren erdigunean jartzeko eta agenda horrek dakarren garapenaren paradigma berriarekin bat datorren praktika politiko baten premia onartzeko proposamen zehatz bat mahaigaineratzea.

Dokumentuan hainbat elementu daude:

  • Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia sistema bat nola martxan jarri daitekeen proposatzen duen hausnarketa bat.
  • Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia sustatzeko eta jarraipena egiteko sistema diseinatzeko proposamen bat.
  • Proposamen hori ezartzeko Espainiako Gobernuari zuzendutako gomendio sorta bat.

Iturria: Futuro en Común: Un sistema integral de Coherencia de Políticas para el Desarrollo Sostenible – Futuro en Común (futuroencomun.net)

Deskargatu dokumentua: cpds_transicion-a-la-sostenibilidad.pdf (futuroencomun.net)

X