Euskadiko UNESCOko eskola elkartuek “Plastikina” panpina bidaiaria jaso dute

Euskadiko UNESCOko eskola elkartuek “Plastikina “panpina bidaiaria jaso dute. Panpina hori beste autonomia-erkidego batzuetatik dator, eta 3, 4 eta 5 urteko haurrek emandako mezuz beteta dago.

Plastikinak nahi du ikasleak kontzientziatzea plastikoaren kontsumoak sortzen dituen arazoez, eta horren erabilerarako alternatibak bilatzeko beharraz.

Plastikinak euskal geografia osoa zeharkatuko du UNESCOko eskola elkartuak bisitatuz eta aste honetan iritsi da Kantabriatik Zumaiena ikastetxera.

Ondoren, San Pelaio ikastetxea, Lauaxeta ikastola, Lauro ikastola, Jesusen Bihotza ikastetxea, Berrio-otxoa ikastetxea eta San Eelix Ikastola bisitatuko ditu.

Ongi etorri Plastikina!

X