Euskadiko talde kaltetuen errealitatea 2030eko Agendatik

Datorren ostegunean, irailaren 16an, Bilborock-en “Euskadiko talde kaltetuen errealitatea 2030eko Agendatik” jardunaldia izango da.

10:00etatik 13:00etara aurrez aurreko formatuan eta streaming bidez egingo da, UNESCO Etxeko Youtubeko kanalaren bidez.

Jardunaldian, ‘Todas Juntas-Guztiok Batera: hurbilketa bat 2030 Agendatik Euskadiko talde kaltetuetara‘ txostena aurkeztuko da, hurrengo pertsonen parte-hartzearekin:

  • Arantza Acha. UNESCO Etxea.
  • Maider Maraña. Baketik.
  • Tamara Clavería. AMUGE  (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea).
  • Maialen Olabe. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua-EGK.
  • Agnès Morilhat. Munduko Landagunea .
  • Francy Fonseca. Emakumeak aniztasunean.
  • Jokin Esnaola. GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkartea).

Horrez gain, giza eskubideetan espezializatutako Maitena Salinas aktore eta kazetaria izango dugu aurkezle eta dinamizatzaile.

Programa

Izen-ematea (Presentzialki bertaratzeko)

Informazio gehiago: Nekane Viota n.viota@unescoetxea.org

X