Euskadiko hirugarren sektore sozialababesteko manifestua

Covid-19aren pandemia inpaktu izugarria izaten ari da osasun arloan eta arlo sozial eta ekonomikoan, gizarte osoan, baina batez ere egoera zaurgarrian dauden pertsonen artean, eta, orobat, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeetan. Arazo horiek hor zeuden lehen ere, baina pandemiak larriagotu egin ditu, besteak beste, arrakala digitala, etxeko arreta falta, nahi gabeko bakardadea, lana galtzea, bizitegi-bazterketarekin loturiko arazoak, pobrezia areagotzea…

Egoera horren aurrean, UNESCO Etxeak bat egiten du Sareen Sareak, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareen sareak, kaleratutako manifestuarekin. Manifestu hau sinatzen dugun erakundeok eta pertsonek, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren proposamenak babesten ditugu. Hain zuzen, Sareen Sarearen Estrategia Covid-19aren inpaktuaren aurrean dokumentuan jasotzen dira proposamen horiek.

Hauek dira nabarmentzekoak:

  • Babes soziala behar duten pertsona guztiek prestazio sozialak jasotzeko aukera egokia izatea.Ezinbestekoa da zailtasun gehien dituzten pertsonen eta familien beharrizanak betetzea.
  • Pandemiak eragindako ondorioei aurre egiten lagunduko duten neurriak martxan jartzea, helburu nagusi honekin: garapen sozial eta ekonomiko bidezkoago, iraunkorrago eta ekitatiboagoa lortzeko bidean aurrera egitea.
  • Erakunde sozialei beharrezko baliabideak ematea, Covid-19ak izan duen inpaktu sozialari aurre egin ahal izatekoEzinbestekoa da oinarri sendo bat finkatzea, ekimen sozialeko erakundeek etorkizunean egitura egonkor eta behar beste hornitua izan dezaten, dozenaka mila pertsonari egungo berme eta eraginkortasun berarekin laguntzen jarraitu ahal izateko.

Kanpainaren webgunea

Atxikimendua agertzeko inprimakia

X