Eragile anitzeko jardunaldia

Guztiok batera” proiektua, UNESCO Etxeak sustatua AMUGE, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), World Rural Forum-Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU elkarteekin lankidetzan, EAEko kolektibo kaltetuak subjektu politiko aktibo gisa identifikatzeko, ezagutzeko eta sendotzeko, haien ahotsak entzun daitezen sortu dugu.

Jardunaldiaren xedea da, EAEn eskubideak urratuta dituzten taldeen errealitateak ikertzea, eta kolektiboen, komunitateen eta taldeen proposamen komunak identifikatzea, pertsona guztiak, salbuespenik gabe, erdigunean jarriko dituzten politika publikoak eraikitzeko erronkei erantzun ahal izateko. Hausnarketa eta proposamen hauek, “Guztiok batera” taldean egiten ari garen txosten batean islatuko dira.

Hori horrela, gonbidatzen zaitugu “Hurbilketa bat 2030 agendatik EAEko kolektibo kaltetuetara” eragile anitzeko jardunaldi birtualera. Maiatzaren 25ean egingo da, 9:30etik 13:30era.

Programa

Izen-ematea

X