Emakumeen posizionamendua, Goi Mailako Foru Politikoaren (HLPF) azterketaren inguruan

Emakumeen Talde Nagusia kezkatuta dago; izan ere, COVID-19 gaitzaren aurretik ere, eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezarri eta bost urteren buruan, mundua ez dago GIHak lortzeko bidean, eta herrialde bakar batek ere ez du genero-berdintasuna erabat lortu.Garapen Iraunkor Globalari buruzko 2019ko txostenak (GSDR 2019) nabariarazi zuen askoz ere gehiago egin behar dela, eta azkarrago, baldin eta beharrezkoak diren aldaketa eraldatzaileak lortuko badira.

Goi Mailako Foru Politikoarenegitekoa ez da bakarrik lidergo politikoa gauzatzea eta gida gisa baliagarria izatea, honako hau ere xedetzat baitu: garapen iraunkorraren dimentsio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak integratzea.Hortaz, garapen iraunkorreko erronka berriei eta sortzen ari diren erronkei aurre egiteko ardura du, eta ardura horretan, GIHak lortzea eragozten duten egiturazko oztopoak ikertu eta haiek desagerrarazi.

Goi Mailako Foru Politikoari buruz Emakumeen Talde Nagusiak egin duen azterketak hutsune handiak eman ditu argitara, zehazki, egiturazko eragozpen horiei buruzkoak. Hala, proposamen zehatzak egin ditu 2030 Agenda ebaluatzeko eta haren jarraipena zein berrikusketa aldatzeko, horien bidez eraldatzeko garapen iraunkor bidezkoa eta ekitatiboa eragozten duten alderdi sistemikoak.

Hauek dira proposamenak:

  • GIHak lortzea eragozten duten alderdi edo oztopo sistemikoei gehiago erreparatzea.Goi Mailako Foro Politikoak ziurtatu behar du arlo guztietan, genero-berdintasunean, gizarte-babesean eta lanaren banaketa globalean barne, hain motel aurrera egitearen kausak eta mugak aztertzen direla, eta faktoreak ingurumen-justiziarekin eta eraldaketa sozioekonomikoarekin lotu.
  • GIHen urteko ebaluazio osoa sistemikoagoa izatea; horrek berekin dakar garrantzi handiagoa ematea beste eragile batzuk integratzeari, hala nola gizarte zibileko erakundeak, giza eskubideen defendatzaileak eta aditu independenteen txostenak.Horrek garapen iraunkorreko bitartekoen interkonexioa eta haiek integratzea sustatzen du.
  • Goi Mailako Foro Politikoak politika irekiko gune bat izan beharko luke, gizarte zibilak gehiago parte hartu dezan; esate baterako, talde feministen ordezkariek, disidenteek eta eragiten dieten komunitateko kideek parte hartu dezaten.
  • Goi Mailako Foro Politikoak koherentzia politikoa izan behar du giza eskubideen eta garapen iraunkorraren inguruko inperatiboekiko.
  • Goi Mailako Foro Politikoak modu pasiboan informatzeko gune izateari utzi behar dio, eta modu aktiboan ebaluatzeko eta jarduteko gune bilakatu behar du.Borondatezko Txosten Nazionalen jarraipena egin beharko luke; izan ere, hala, Goi Mailako Foro Politikoa askoz ere efektiboagoa eta efizienteagoa izango litzateke.
  • Eskualdeetako foroen egitekoa areagotzea, eta nazioen, eskualdeen eta globala denaren arteko interkonexioak hobetzea.

Posizionamenduaren dokumentua ikusi nahi izanez gero:

https://www.womensmajorgroup.org/wp-content/uploads/2021/01/HLPF-Review-FINAL-1.pdf

X