‘Emakumeen eskubideak 2030 agendan’ jardunaldia online eskuragarri

Joan den martxoaren 24an, Emakumeen eskubideak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan jardunaldia egin zen BBK Kunean (Bilbo). Saioa online ere jarraitu ahal izan zen eta orain UNESCO Etxearen YouTube kanalean eskuragarri dago, galdu bazenuen ere.

Jardunaldian Garapen Iraunkorrerako Helburuen eta emakumeen eskubideen arteko harremana jorratu zen, Agenda 2030 modu eraginkor eta eraldatzailean gauzatzen jarraitzeko.

Era berean, Euskadiko hainbat emakume-talderen (emakume ijitoak, emakume etorkinak eta migratuak eta emakume musulmanak) borroken errealitateari buruzko esperientziak ezagutzera eman dira.

Jardunaldian parte hartu zuten hizlariak hauek izan dira: Almudena Rodríguez, Associació Drets Sexuals i Reproductius- Eragin Politikoaren Arduraduna eta Europa eta Asia erdialdeko Women Major Group-eko koordinatzailea, Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, Arantza Acha,UNESCO Etxeko zuzendaria, Francy Fonseca, Emakumeak Aniztasunean, Tamara Clavería AMUGE elkartea eta Soukaina Soussi Lahfaqui, Bidaya Elkartea.

Jardunaldiak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Espainiako Lankidetzako Ministerioko Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren babesa izan du.

X