DOKUMENTAZIO ZENTROA

UNESCO Etxean, Nazio Batuen Sisteman eta UNESCOn espezializatutako dokumentazio-zentro bat daukagu, eta 3.700 lan baino gehiagoko funts bibliografikoa du.

Dokumentazio- eta informazio-zerbitzu hauek ematen ditu:

Dokumentu-bilaketa pertsonalizatuak.

Informazio eta orientazio bibliografiko pertsonalizatua.

Salan kontsulta egiteko aukera.

Mailegu-zerbitzua.

Prestakuntza- eta lan-arloko orientazioa Nazio Batuen eta UNESCOren eremuan prestatzeko eta lan-ibilbide bat hasteko interesa dutenei.

Gure beka-programei buruzko informazioa.

Zerbitzu hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi r.iniguez@unescoetxea.org helbidera edo etorri Bilboko gure egoitzara aurrez txanda hartuta.

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetan eta astearteetan: 10:00etatik 14:00etara
eta 15:00etatik 17:00etara.
Asteazkenetan eta ostegunetan: 9:00etatik 14:30era.

Udako ordutegia

(ekainak 15 – irailak 15)

Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara.

X