NBEren bekak

1997tik, Nazio Batuen beken programa kudeatzen dugu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez finantzatzen dena.

UNESCO Etxeak egiten du bi urte arteko iraupena duten beka-programa horietan parte hartzen duten EAEko gazteen aukeraketa, prestakuntza eta jarraipena.
1997tik, 190 gazte izan dira beka horien onuradunak, eta pobretutako herrialdeetako UNESCOren bulegoetan aritu dira lanean. Hala, ibilbide profesional bat hasi dute nazioarteko lankidetzaren eta Nazio Batuen eremuan.

BBK-UNESCO
bekak

BBK Fundazioak eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze-beka eskaintzen dituzte urtero, lan-esperientzia bat emateko Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusian (UNESCO), Parisen.
2014tik, Bizkaiko 11 gaztek izan dute sei hilabeteko iraupena duten beka horiez gozatzeko aukera. Bekaren onuradun izan diren pertsona guztiek beren lan-ibilbidea UNESCOn garatzeko aukera izan dute.

Prestakuntza-bekak Urdaibain

UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin, ordaindutako bi bekaren deialdia egiten du urtero, prestakuntza-praktika egonaldi bat egiteko Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Kultura-ondarean prestatzeko bekak

UNESCO Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren laguntzarekin, ordaindutako bi bekaren deialdia egiten du urtero, haren garapenerako kulturaren programan prestakuntza-praktika bat egiteko.

Giza eskubideetan prestatzeko beka

UNESCO Etxeak, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoaren lankidetzarekin, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluari eta haren tresna arauemaileei buruzko prestakuntza bat antolatzen du aldian behin Genevan.

Prestakuntza-bekaren programa horrek NBEren sistemaren giza eskubideen babeserako mekanismoen funtzionamendura hurbilpen praktiko bat egiteko aukera ematen du. Alde teorikoa Giza Eskubideen Kontseiluko hainbat instantziatan egindako partaidetza praktiko eta aurrez aurrekoarekin uztartzen du.

GizARTE Sarerako prestakuntza-bekak

UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, GizARTE Sareko kideei kultura-erakundeetan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera ematen die, bai eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzari lotutako nazioarteko egitasmoetan parte hartzeko aukera ere.

LOTUTAKO BERRIAK

X