BBK – UNESCO NAZIOARTEKOTZE BEKAK

Deialdia zabalik 2022ko AZAROAREN 2ra arte

BBK Fundazioak eta UNESCO Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, esperientzia profesional bat errazteko asmoz.

Beka horiek

(1) Herritartasun Orokorra eta Bakerako Hezkuntza atalean eta

(2) Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txosteneko taldean garatuko dira, hurrenez hurren.

EZAUGARRI OROKORRAK

Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2023ko otsailetik uztailara.

Beken edukiak:

  • Bekadun bakoitzari hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko zaio, Nazio Batuen eta UNESCOri buruzkoa. Formazio hau UNESCO Etxeak emango du UNESCOn lanean hasi aurretik.
  • Beka bakoitzak 10.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa du. Dotazio honek barne hartzen du: hileko ordainketa, Bidaian laguntzeko asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gastuak eta PFEZ retentzioaren gastuak.
  • Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki baten egingo da. Kontu zenbaki honen titularra bekaren onuraduna izango da.

Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen organismoaren (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.


1. HERRITARTASUN OROKORRA ETA BAKERAKO HEZKUNTZA ATALERAKO BEKA

2. MUNDUKO HEZKUNTZAREN JARRAIPEN TXOSTENEKO TALDEARENTZAKO BEKA

Baldintzak:

  1. Bizkaian erroldatuta egotea.
  2. 30 urtetik beherakoa izatea.
  3. Graduko edo graduondoko Ikasketak arlo hauetan: hezkuntza, ingurumena, garapen iraunkorra edo lotutako beste esparru batzuk.
  4. Garapen iraunkorrarekiko, 2030 Agendarekiko eta hezkuntzaren rolarekiko interesa baloratuko da.
  5. Taldean eraginkortasunez lan egiteko eta ingurune multikultural batean lan-harreman eraginkorrak izateko gaitasuna.
  6. Trebetasun analitikoak eta problemak ebaztekoak; komunikazio-trebetasun bikainak (ahozkoak eta idaztekoak) eta gai konplexuei buruzko informazioa lantzeko gai direnak.
  7. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
  8. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
  9. Aurretik BBK bekarik izan ez duten pertsonak lehenetsiko ditugu.

Eskaeren tramitazioa:

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Bekak erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:

bbkunesco@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna: 2022ko azaroaren 2a


HAUTAPEN-PROZESUA

CV guztiak aztertu ondoren, hautapen-prozesuan jarraituko dute seinalatutako baldintzak betetzeaz gain, UNESCOtik eskatutako profil profesionaleei egokitutako profil profesionala eta akademikoa daukaten kandidatuek.

Hautaketa-prozesuak bi zati ditu:

  • UNESCO Etxean egindako elkarrizketa bat eta hizkuntza-proba bat.
  • Ondoren, beka bakoitzerako hautagaiak proposatuko zaizkio UNESCOri. Azkenik, UNESCOk elkarrizketa pertsonalak egingo dizkie online pertsona horiei, azkenean bekez gozatuko duten bi pertsonak aukeratzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

UNESCO Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun enparantza
Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala
48001 Bilbo

Tfna. 94 427 64 32 | bbkunesco@unescoetxea.org
 

Ohiko galdera ikusteko >>

X