Aurrerapena GIHetan: genero-ikuspegia 2021

NBE Emakumeek “Aurrerapena Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: genero-ikuspegia 2021” txostena aurkeztu dute. Bertan, 17 Helburuetan genero-berdintasunari buruz gaur egun dagoen egoera azaltzen da, 2015etik hona lortutako aurrerapena nabarmenduz, baina pandemia emakumeen ongizatean izaten ari den eragina eta etorkizuneko belaunaldientzat duten mehatxua ere azpimarratuz.

Pandemiak emakumeen eskubideen eta aukeren hedapenean izandako aurrerabidea probatu du, eta irauli ere egin du. Emakumeek ez dituzte galdutako lanpostuak eta diru-sarrerak berreskuratu, eta eskolak ixteak arriskuan jartzen ditu nesken hezkuntza-lorpenak. Emakumeek gobernuan, ikerketan eta baliabideen kudeaketan duten parte-hartzea ez da berdina.

Urratutako emakume-taldeak, migratzaileak, desgaitasun-egoeran dauden emakumeak eta gatazkek eragindakoak barne, sarritan atzean geratzen dira. Herrialde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak direla eta, ezin da bizitzak salbatzen dituzten COVID-19 txertorik eta tratamendurik jaso, eta horrek arrisku neurrigabean jartzen ditu herrialde pobreenetako emakumeak.

Gainera, nahiz eta emakumeek rol nagusiak betetzen dituzten COVID-19ri emandako erantzunean, baita lehen mailako osasun-langile gisa ere, ez dituzte dagozkien lidergo-postuak. Modu desberdinean eta hobeto aurrera egiteko, erantzunaren eta berreskurapenaren alderdi guztien erdigunean jarri beharko dira emakumeak eta neskatoak, generoarekiko sentikorrak diren lege, politika eta aurrekontuen bidez.

Txostena: (ingelesez)

UN Women

X