Artibismo feminista ziberespazioan

Datozen bi hilabeteetan zehar, Artibismo Feministarako Trenzar elkarteko (Peru) Micaela Tavara artibistak sorkuntza artibista feministaren inguruko prozesu batean lagunduko ditu Alondra Flores artista perutarra eta Irantzu Lekue sortzaile euskalduna, GizARTE Sareako (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea) eragilea. Formakuntza, hausnarketa eta sorkuntza izango dira prozesuaren ardatz eta formatua digitala izango da.

COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, ezinbestean birpentsatu behar dugu nola trukatu metodologiak, estrategiak eta ekintza artistikoak sortzaileen artean.Online tresnak behar ditugu komunikatzeko, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta elkarlanean sortzeko; ziberespazioa erabili dezakegu kultur ekoizpenerako eta eragin sozialerako espazio publiko gisa.Horren harira, UNESCO Etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, martxan jarri du metodologia artibista feministen arteko trukea ziberespazioan.

Hainbat saio birtualen bidez, hiru sortzaileekhiru alorretan sakonduko dute: teoria artibista feminista, performancea eta arte politikoa, Latinoamerikakoa nahiz Europakoa. Formatu digitalean artibismoko sortze-lanak egiteko tresnak identifikatuko dituzte eta horiekin lan egingo dute; aldi berean, ziberespazioan artibistentzako segurtasun-protokoloak eraikitzen jarraituko dute.

Ekitaldi honetako Irantzu Lekueren partaidetza GizARTE Sareako artista eta sortzaileentzako deialdi baten emaitza izan da.Emakumeen eskubideen eta feminismoko sortze-lanen aldeko kultur-aktibistarentzat aukera ona izango dalan-ildoainguru digitalean garatzeko.

Trukeak iraungo duen bi hilabeteetarako blog bat prestatuko da. Nabigazio-egunkari bat bezala, ikusgarri egongo da bloga, prozesua bera eta erakusteko geratzen dena ezagutu dezazuen.Trukea amaitzean, formatu birtualean artibismo eta performance pieza bat sortuko dute lankidetzan, online ekitaldi batean aurkeztuko dena.

X