Arte eta kultura arloetako hezkuntza-programen ebaluazioa

Gure ustez, eskolan hezkuntzaren eta kulturaren arteko lankidetza-proiektu bat garatzeak, alegia, bi eremu horietako ezagutzak bateratzeak, eragin handia du, ikasgelatik harago doana, eta eskolari lotutako testuinguruaren eraldaketa soziala bultzatzen du.

Zalantzarik gabe, hipotesi horrek argudioak behar ditu, eta batez ere, jardunbidetik jasotako datuak.

Horretarako, UNESCO Etxeak koordinatu du zenbait adierazle sortzeko lana, lehen mailako hezkuntzan heziketa artistikoa eta kulturala garatzeko programak ebaluatu ahal izateko. Adierazle horiek lantzeko profesionalez osatutako talde heterogeneo bat elkartu du, unibertsitatean, lehen hezkuntzan eta bitartekotza artistikoan ari direnak (Regina Guerra, Oihane Gulin eta Teklak).

UNESCO Etxearen Lanerako Koadernoen 4. zenbakiak, Gizarte eraldaketarako arte eta kultura arloetako hezkuntza-programen ebaluaziorako adierazleak. Lehen maila izenburua erabiliz aurkeztu du heziketa artistikoak umeen garapenean duen inpaktua neurtzeko tresna ireki, dinamiko eta eraginkor hau.

Hezkuntza-komunitatea gonbidatzen dugu (irakasleak, zuzendaritza-taldeak, etab.) eta ikasgeletako heziketa artistikorako programetan ari diren artegintzaren arloko eragileak ere bai, adierazle-gida hau gogoan izan dezaten, lanerako erabil ditzaten adierazle horiek, proban jar ditzaten, eta emaitzak partekatu ditzaten.

UNESCO Etxean poz handiz jasoko ditugu horien emaitzak, zabaltzeko eta bideratzeko, eta tresna hobetzeko proposamenak ere bai, noski.

Informazio gehiago: Bego Guzmán b.guzman@unescoetxea.org

Argitalpena

X