2030 Challenge: 2. hezkuntzako ikasleentzako erronkak

“2030 Challenge” egitasmoa aurkezten dizuegu. Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta garapen iraunkorra lortzeko ideiak eta estrategiak eskaintzen dituen tresna interaktiboa da. Horretarako, zenbait hezkuntza-erronka planteatzen ditu hausnarketa sustatzeko, beti ere modu entretenigarrian eta hezitzailean.

Hauek dira helburuak:

  • Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) zer diren eta zein helburu dituzten ezagutzea eta ulertzea.
  • Gizakiak ingurumenean sortzen dituen efektuei buruz hausnartzea, mundu mailan eta maila lokalean.
  • Egiten dugun kontsumoari eta aukera jasangarrienei buruz hausnartzea.
  • Mundu mailan pertsona askori eragiten dieten gizarte-arazoak ezagutzea eta giza eskubideetan sakontzea.
  • Gizarte-eragileen arteko aliantzek etorkizunean helburuak lortzeko duten garrantziaz pentsatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko natura- eta kultura-baliabide esanguratsuenak ezagutzea.

Paule eta Xanti institutuko bi ikasle dira, eta GIHak eta horiek euskal gizartean izan ditzaketen ondorioak ikertzea erabaki dute. Horretarako, “2030 Challenge” jokoan parte hartuko dute, eta hainbat proba gainditu beharko dituzte kutxa sekretu bat irekitzen duen kodea lortzeko.Jokoa amaitu ahal izateko, aurkeztutako erronka guztiak gainditu beharko dira.

https://2030challenge.wordpress.com web gunean eskura ditzakezue erronkak. Gainera, GIHei buruzko informazio orokorra aurkituko duzue irakasleentzako gida batekin batera, jarraibide eta adibide praktikoekin.

UNESCOren ESD for 2030 Programari, Nazio Batuen 2030 Agendari eta 2030 Eskola Agendari eginiko ekarpena da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza du.

X