‘2030 Agendatik EAEko kolektibo kaltetuetara egindako hurbilketa” online ekitaldia

Datorren asteartean, uztailaren 13an, 19: 00etan, ‘2030 Agendatik EAEko kolektibo kaltetuetara. egindako hurbilketa. Nola eraiki dezakegu bide inklusiboa, anitza eta jasangarria  2030 Agenda lortzeko?’ ekitaldia online egingo da.

Nazio Batuen Goi Mailako Foro Politikoaren ekitaldi (“side event”) ofiziala da hau, 2030 Agendaren nazioarteko jarraipena egiteko eta kontuak emateko gunerik garrantzitsuena.

Side event hau Guztiok Batera taldeak antolatu du. Erakunde hauek osatzen dute taldea: UNESCO Etxea, AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Munduko Landagunea (WRF), Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen Elkartea); Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.  

Ekitaldiaren xedea da eskubideak urratuta dituzten pertsona, kolektibo eta taldeen ahotsak entzunaraztea, lan-ildo inklusiboak, anitzak eta jasangarriak proposatu ditzaten, hain zuzen, 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzera bidean.

EGITARAUA

19:00 |Hasierako ekitaldia.

  • Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria.

19:05 | Aurkezpena. Guztiok Batera – Euskaditik, sarean lan egitearen esperientzia.

Arantza Acha, UNESCO Etxeko zuzendaria.

19:20 | Mahai-ingurua:

  • Tamara Clavería, AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea)
  • Ainhoa Gómez, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
  • Agnès Morilhat, Munduko Landagunea (FRM)
  • Francy Fonseca, Emakumeak Aniztasunean
  • Jokin Esnaola, Gehitu (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bixesual eta Intersexualen elkartea)

20:20 | Galderak.

20:30 | Itxiera UNESCO Etxearen eskutik.

Izen-ematea: https://forms.gle/8veeaKmYBq5A7AWN9

Zure inskripzioaren baieztapena eta zoom plataformarako esteka bidaliko dizkizugu

Informazio gehiago: https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/hlpf2021_eus.pdf

X