2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa

Lehendakariak “2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa” aurkeztu du martxoaren 9ko Gobernu Kontseiluan. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren Legegintzaldiko jarduera-plana. Dokumentu irekia da bi hilabetez, beste sail, erakunde eta gizarte-eragile batzuen ekarpenak jasotzeko. Azken bertsioa ekainean aurkeztuko da, behin betiko onartzeko.

Aurreko Legegintzaldian, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bultzatu zuen 2030 Agendaren koordinazioa. Bere zeregina Euskadi Basque Country 2030 Agenda egin eta bultzatzean gauzatu zen. Agenda hori aitzindaria . Horrela, emaitza horiei esker, Agenda 2030en gizarte-dibulgazioa eta herritarren parte-hartzea areagotzearen garrantzia identifikatu ahal izan zen, bai eta GJHekiko inplikazio proaktibo baterantz aurrera egitearen garrantzia ere. Horrekin bat etorriz, programa honek 4 lehentasun ditu:

  • Zabalkundea. 2030 Agendaren zabalkundea hobetzea eta zabaltzea, eta GIHek adierazten duten eraldaketan txertatzeko mekanismoak antolatzea, Euskadi 2030 Agenda Gizarte Kontratua programa sustatuz.
  • Koordinazioa. Sail arteko, erakunde arteko eta gizarteko gobernantza-mekanismoak eguneratzea, 2021-2024 aldirako Eragile anitzeko Foro bat sortuz, Nazio Batuek ezarritako Ekintzarako Hamarkadaren helburuekin bat etorriz.
  • Ebaluazioa. Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko euskal ekarpenaren lerrokatze-, jarraipen- eta ebaluazio-mekanismoak lehentasun berrietara egokitzea.
  • Lehentasuna. Trakzio-konpromisoen eta proiektu adierazgarrien panel bat egitea eta sustatzea, Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendaren arloan duen zehaztapena irudikatzeko. 

2030 Agendaren jatorrizko premia areagotu egin da COVID-19rekin batera, pertsonen eta herrialdeen ahultasunak areagotu egin baitira, eta horregatik jaso da 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programan Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa.

Informazio gehiago:

Irekia Eusko Jaurlaritza

X