GARAPEN IRAUNKORRERAKO
2030 AGENDA
Nazio Batuen Batzar Orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015ean, xede nagusi hauekin: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztientzako oparotasuna bermatzea. 17 helburuz osatuta dago, Garapen Iraunkorrerako Helburu
(GIH) direlakoez, hain zuzen ere, eta helburu bakoitzak xede eta adierazle jakin batzuk ditu.
UNESCO Etxeak Agenda horren osaeran parte hartu du, eta, orain, hura benetan ezartzeko lan egiten dugu, giza garapen iraunkor bat lortu ahal izateko, “Inor atzean utzi gabe” lemapean.
Horretarako, 4 ekintza-lerro gauzatzen ditugu:
INFORMAZIOA | SENTSIBILIZAZIOA
2030 Agendari eta GIHei eta horiekin lotutako mugarri nagusiei buruzko informazioa zabaltzea. Hartzaile desberdinetara egokitutako materialak eta kanpainak lantzen ditugu, herritarrek eta eragile sozialek 2030 Agenda eta GIHak ezagut ditzaten, eta haiekiko konpromisoa har dezaten.

PRESTAKUNTZA
Gako diren erakundeen eta eragileen ahalmenak sendotzea, 2030 Agenda ezartzeko prozesuan agente aktibo izan daitezen. Prestakuntzarako eta ahalduntzerako tresnak ematen ditugu zenbait formatutan, pertsona eta eragile sozial bakoitzak eguneroko bizitzan GIHak barneratzeko behar diren tresnak izan ditzan.
HAUSNARKETA
2030 Agenda etengabeko lanketa-prozesu batean dagoenez, gogoeta eta eztabaida eragin nahi ditugu gizartean, giza garapen iraunkor bidezko eta ekitatibo batekiko konpromisoari buruz.


PARTE-HARTZEA
2030 Agendak gizarte osoaren konpromisoa eta ekintzak eskatzen dituenez, parte-hartze eta eragin pluralak sustatzen ditugu 2030 Agendaren ezarpenean. Horretarako, aliantzak sustatzen ditugu, eta horietan parte hartzen dugu, tokiko esparrutik hasi eta nazioarteko esparrura arte.
LOTUTAKO BERRIAK
-
Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak’
UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: ‘Klima krisia eta giza eskubideak’.
-
Euskal Herriko UNESCO Sareak ‘EHUS Magazine” aldizkariaren 3. alea aurkeztu du
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) 18 erakunde publikok eta pribatuk osatzen dute, Euskal Herrian UNESCOrekin lotura dutenak: UNESCOrekin elkartutako eskolak,
-
UNESCOren eskola elkartuen topaketa uztailean izango da Zumaian
UNESCOren Eskola Elkartuen XXXIII. Topaketa uztailaren 4tik 7ra bitartean egingo da Zumaian, UNESCO Etxeak, UNESCOren Eskola Elkartuen Sarearen estatu mailako