https://www.unescoetxea.org/wp-content/uploads/2020/02/UNESCO-etxea_logo-04.png

 

BIZKAIA ANIZTASUNEN ALDE

https://www.unescoetxea.org/irudiak/bizkaia-diversidades700.jpg

BIZKAIA ANIZTASUNEN ALDE Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duen UNESCO Etxearen ekimena da eta egunero aniztasuna zaintzen duten pertsonei eta gizarte-erakundeei garrantzia ematen diena, udalerrietatik eta eskubideen ikuspegitik, berdintasunaren, bizikidetzaren eta bakearen balioak garatzeko eta sustatzeko iturri gisa.

 

 

Aniztasun kultural, funtzional eta afektibo-sexualak, besteak beste, gure lurraldearen errealitatearen parte dira, eta kontuan hartu beharreko bizitza kulturalaren eta komunitarioaren elementuak dira, gure udalerriak aniztasunaren gune inklusibo eta hartzaile bihurtzeko, zentzurik zabalenean.

 

 

Ekimen hau garatzeko, kolektibo bakoitzaren arazo bereziak hartzen dira kontuan, nahiz eta aniztasunak pertsona guztioi eragiten digula duen ardatz, aniztasuna gure gizartearen egiturazko elementua baita. Ikuspegi intersekzionaletik abiatuta, aniztasun desberdinak gurutzatzean desberdintasuna areagotzen nola lagun dezaketen identifikatzen eta azaltzen dute.

 

BIZKAIA ANIZTASUNEN ALDE herritarrentzako gonbidapena da hurbilen dituen testuinguruetan, hau da, udalerrian, aniztasuna ezagutu eta aintzat hartzeko, urte osoan zehar egingo diren jarduera eta kanpainen bidez. Urteurrenak eta nazioarteko egunak aukera paregabea dira herritarrak sentsibilizatu eta komunikabideen arreta erakartzeko, iritzi publikoari argitu gabeko arazoak daudela jakinarazteko asmoz. Era berean, UNESCO Etxeak Nazio Batuen hainbat erakunderekin dituen harreman ofizialen estatusari esker, ekintza lokal horiek ezagutzera eman eta aurkezten ditugu nazioarteko foroetan, aipatutako egunak ospatzeko.

 

 

BIZKAIA ANIZTASUNEN ALDE ekimenaren aurrekariak "Getxo ANIZTASUNEN alde" ekimenean daude, UNESCO Etxeak 2020an pentsatu eta sustatutako ekimenean, COVID-19aren pandemiaren erdian, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Getxoko Udalaren laguntzarekin.

 

 

Dokumentala eta erreferentziazko pertsonei egindako elkarrizketak ikustera, podcastean pertsona guztiek aniztasunean dituzten eskubideak aldarrikatzen dituzten pertsonen testigantzak entzutera eta ikasgelan aniztasuna lantzeko unitate didaktikoa deskargatzera gonbidatzen zaituztegu.

Dokumentala

Elkarrizketak

 

Podcast

 

Unitate didaktikoa

https://www.unescoetxea.org/irudiak/bizkaia-diversidades-podcast.jpghttps://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_ivoox.jpg

https://www.unescoetxea.org/irudiak/bizkaia-aniztasunak-gida.jpghttps://www.unescoetxea.org/wp-content/uploads/2021/01/Logo_pdf.png

Lantegiak

 

2021ean Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratze inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko Lankidetza eta Aniztasunaren Zuzendaritza Nagusiaren tailerrak eman ditugu Getxoko Nuestra Señora de Europa ikastetxeko eta Aixerrota BHIko hainbat ikasgelatan. Horietan, ikasleekin aniztasun mota desberdinak landu ditugu, eskubideen ikuspegitik eta metodologia parte-hartzailearen bidez.

 

Informazio gehiago

Begoña Guzmán

b.guzman@unescoetxea.org

 

Honako ekimen hau

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/unescoetxea_logo2020_500.jpg

 

Babeslea

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_diputacion_Bizkaia_2016_H.jpg

 

Laguntzaileak

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/TJ-amesten.jpg

 

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/logo-mujeresconvoz.jpg

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/logo-naizen.jpg