 |
|
MILURTEKO GARAPEN HELBURUAK
|
Milurtekoko lehen Garapen Helburua: Pobrezia gorria eta gosea errotik desagerraraztea
|
 |
Uraren eta saneamenduaren alde inbertitzen den dolar bakoitzeko 3 eta 34 dolar artean itzultzen eta aurrezten dira osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte- eta ekonomia-garapenaren mesedetan.
Ur garbirik eta saneamendu egokirik ez izatea da pobrezia eta malnutrizioa eragiten duen arrazoi nagusietakoa. Uraren eta saneamenduaren kudeaketa hobetzeak herrialde baten ekonomia-hazkundea sustatzen du eta pobrezia murrizten laguntzen du.
Uraren eta saneamenduaren alde eginiko inbertsio guztiek eragin dinamikoa dute eta, epe luzera, egoera okerrenean dauden ekonomiak indartzen dituzte. Alabaina, nahiz eta onura izugarriak ekarri eta aurrezteko aukera handiak sortu, uraren eta saneamenduaren alde egin beharreko gastua ez da lehentasuna herrialde askorentzat; gastu publikoan BPGd-aren % 0,5 baino gutxiago bideratzen dute batez beste inbertsio horietara.
|
 |
Milurtekoko 2. Garapen Helburua: Lehen Hezkuntza unibertsala erdiestea
|
 |
443 milioi eskola-egun galtzen dira urtero urarekin zerikusia duten gaixotasunak direla medio.
Gainera, eskola-adinean dauden 113 milioi umek –%60 neskak– ez dute lehen mailako hezkuntzarik jasotzen. Horietako askok, batez ere landa-inguruneetan bizi diren neskek, ezin dute eskolara joan familiarentzat uraren bila joan behar dutelako.
Horrek guztiak eragin kaltegarria du etorkizuneko belaunaldientzat: aukerak murrizten dizkie eta haien duintasuna mugatzen du, eta, orobat, gaur egungo belaunaldiak pobreziaren zirkulua ezin gainditzera kondenatzen ditu.
Informazio gehiago:
http://www.un.org/spanish/millenniumgoals/
http://www.wssinfo.org/en/40_MDG2008.html
|
|
 |
Itzuli |
 |
|
BERRI NABARMENA
|
"Ura eta Garapena" aldizkariaren kaleratzea
|
 |
Irekia izango da, hiru hilero kaleratuko da, eta ura eskura izatea eta giza garapena zein loturik dauden zabaltzea izango du helburu.
Albisteak, erreferentziak eta estekak bilduko ditu munduan ura eskura izateari eta saneamenduari buruz: erreferentziazko datu eta txostenen bidez egoera globala zein den azalduko du eta nazioarteko erreferentziazko jardueren berri emango, besteak beste. Era berean, uraren eta garapenaren inguruan lanean diharduten EAEko elkarte eta erakundeen jarduerak ere jasoko ditu.
Hedabide sortu berri honek URA Uraren Euskal Agentziaren laguntza du, eta munduan uraren eskuragarritasuna eta saneamendua zein egoeratan dagoen jakin duen orori zuzendurik dago. Lankidetzan diharduten euskal eragileentzat eta ur-eragileentzat eta hornitzaileentzat (uraren gaian lankidetzan jardun dezaketen eragile potentzialak), besteak beste, izan nahi du informazio-iturri erabilgarria.
Edozein albiste edo iruzkin helarazi nahi badiguzu, hemen egin dezakezu.
Aldizkaria zure lagunei bidali nahi badiezu, hemen egin dezakezu.
Aldizkari hau ez baduzu gehiago jaso nahi, hemen eman dezakezu baja.
|
|
 |
Itzuli |
 |
|
Ura munduan
|
Uraren eskari gero eta handiagoak mehatxu egiten dio garapenari
|
 |
Horixe da Ur Baliabideen Ebaluaziorako Hirugarren Mundu Txostenaren ondorio nagusia. Munduan ur baliabideak zein egoeratan dauden ulertzeko erreferentzia da Nazio Batuen txosten hori.
Txostena UNESCOk koordinatzen du eta de UN Water ekimenaren esparruan lan egiten duten Nazio Batuetako 26 agentziak eta egitasmok lantzen dute elkarrekin.
Beste emaitza batzuen artean, ur baliabideen gaineko gobernamendua hobetzearen alde egiten da azken txostenean, era horretara uraren eskari gero eta handiagoari aurre egiteko. Izan ere, biztanleria handitzen eta mugikortasunari, kontsumoari eta energia-produkzioari loturiko ohiturak areagotzen ari dira, eta, ondorioz, baita uraren eskaria ere.
Txostena hiru urtean behin argitaratzen da, eta hari loturik jokabide egokien atal bat eransten da. Berez, kasuen azterketa zehatzak jorratzen dira atal horretan. Euskal Herrian, uraren kudeaketari buruzko bi kasuren azterketa egin da EAEn eta haien ekarria jasotzen da azken bi txostenetan (2006 eta 2009). Azkenekoa Uraren Munduko Foroan aurkeztu zen, Istanbulen, 2009ko martxoan. Laugarren Txostena prestatzen ari dira jada, parte-hartzezko prozesu bati jarraiki. 2012an, txostena argitaratzearekin bat amaituko da prozesua.
Informazio gehiago: http://www.unesco.org/water/wwap/wwdr/wwdr3/index_es.shtml
|
|
Itzuli |
 |
Ur Operadoreen Elkarteen Aliantza Globala (GWOPA)
|
 |
Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko lanean ur-operadoreen eta hornitzaileen eginkizuna indartzea eta egituratzea da aliantzaren helburua.
Ur-operadoreak eragile garrantzitsuak dira, eginkizun funtsezkoa betetzen dute lankidetzan, iparraldeko eta hegoaldeko operadoreen arteko partenariadoen bidez. Halaber, ispilu ere izan daitezke erabiltzaileen bidez gaia publikoki sustatzeko eta herritarren artean sentsibilizazioa zabaltzeko.
GWOPA ekimena, Nazio Batuek bultzatua eta UN-HABITAT-ek koordinatua, Zaragozan aurkeztu zen aurreko abenduan, Ur Operadoreen Nazioarteko Lehen Biltzarrean.
Topaketa GWOPAk eta "Ura, bizi-iturri" 2005-2015 Nazioarteko Hamarkadaren aldeko Nazio Batuen Bulegoak antolatu zuten (Zaragozan du egoitza bulegoak) eta bost kontinenteetako hainbat ur-operadorek eta garapenerako elkartek hartu zuten parte; besteak beste, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko eta UNESCO Etxeko ordezkariek.
Informazio gehiago: http://www.un.org/waterforlifedecade/pdf/1st_international_ conference_of_gwopa_final_report_web_version.pdf
|
|
 |
Itzuli |
 |
|
Lankidetza
|
Ur eta saneamenduan nazioarteko elkartasunerako euskal ekimena
|
 |
Uraren euskal kanonaren bidez bildutakoaren %5 Saharaz hegoaldeko Afrikan ura eta saneamendua eskuragarri izaten laguntzeko bideratuko da. EAEk garapenerako lankidetzari begira eskaintzen duen laguntzaren gehigarri eta osagarri da uraren kanonaren bidez bultzatutakoa. Laguntza gauzatzeko, Uraren Euskal Agentziak uraren eta saneamenduaren gobernamendua hobetzeko proiektuak finantzatzen ditu; Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD) Saharaz hegoaldeko Afrikan garatzen dituen proiektuak, hain zuzen.
Nazio Batuek oso berritzailetzat onartu dute lankidetzarako ekimen hori; izan ere, barne-erronken kudeaketa (uraren kanonarena, alegia) eta erronka unibertsalen kudeaketa (Milurtekoko Garapen Helburuak hala baitira) zuzenean lotzen ditu ekimenak. Horri guztiari esker, Euskal Herriak ekimen propio eta berritzaile batekin parte hartzen eta laguntzen du erronka globalak lortzeko ahaleginean. Eta, era berean, jarraitu beharreko eredua da gainerako administrazioentzat era horretarako elkartasun-ekimenak bultzatzeko.
Informazio gehiago: http://www.uragentzia.euskadi.net/u81-0003/es/contenidos/noticia/firma_pnud_5/eu_doc/indice.html
|
|
Itzuli |
 |
Euskal Fondoak urari lotutako proiektuak garatzen ditu hirugarren herrialdeetan
|
 |
Lankidetzan diharduten Euskal Erakundeen Elkartea eragile aktiboa da eta uraren eta saneamenduaren gaian ere lan egiten du.
Horren erakusle, 2009an jarduteko proposamenen %46 ura eta saneamendua hobetzeko ekintzetara bideratu zen. Hainbat herrialdetan gauzatu ziren proiektu horiek; hala nola, Karibeko eta Erdialdeko Amerikako Kuban, Guatemalan, El Salvadorren eta Nikaraguan, eta Afrika ipar-mendebaldeko Mendebaldeko Saharan.
Euskal Fondoa osatzen duten tokiko erakunde askok, halaber, euskal ur-operadoreen kudeaketa-organoetan hartzen dute parte. Hori dela eta, 2008ko abenduan Euskal Fondoak operadore nagusien konpromisoa bultzatu zuen lankidetza-jarduerak antolatzen lan egiteko. Zehazki, operadore hauek bildu ziren konpromisora: AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Añarbeko Urak eta Txingudiko Zerbitzuak.
Informazio gehiago: http://www.euskalfondoa.org/index.php?id=es
|
|
 |
Itzuli |
 |
|
Ekintzak
|
"Ura eskuragarri izateko Erronka XXI. mendean: Gobernagarritasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideak" Udako Ikastaroa
|
 |
Donostian izango da ikastaroa, irailaren 2an eta 3an, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroen XXIX. Edizioko egitarauaren barruan.
UNESCO Etxeak eta WASA-GN-k antolatu dute ikastaroa. Helburuak hauek dira: gizarteari uraren inguruko erronka globalen berri ematea; bai garapenerako laguntza ofizialen bidetik eta bai multilateralismotik sortutako ekimen berritzaileen bidetik garatzen ari diren irtenbideak ezagutzea eta alderatzea; eta, azkenik, ura izateko giza eskubidearen onarpena sustatzea, onarpen hori tresna erabakigarria izango baita munduan uraren eskuragarritasunaren eta saneamenduaren egoera hobetzeko.
Ikastaroak UNESCOren eta PsEau-Programme Solidarité Eau programaren laguntza du besteak beste. Era guztietako publikoari zuzendurik dago: ur operadoreei, lankidetzako eragileei –hala administraziokoei nola gizarte-erakundeetakoei– eta bai unibertsitateko graduko eta graduondoko ikasle eta irakasleei.
Informazio gehiago:
EHUko XXIX. Udako Ikastaroak Donostian: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm
|
|
Itzuli |
 |
2010 Uraren Munduko Eguna: "Ur garbia mundu osasuntsu baterako"
|
 |
Urtero martxoaren 22an egiten da ur gezak eta ur baliabideen kudeaketa iraunkorrak zer garrantzi duten kontzientzia hartzeko eta kontzientziatze hori sustatzeko.
Aurten, "Ur garbia mundu osasuntsu baterako" goiburutzat hartuta, uraren kalitatea lehenetsi nahi izan da Uraren Munduko Egunean, erakusteko ur baliabideen kudeaketan baliabide horren kalitatea kantitatea bezain inportantea dela. Horri begira, UN Water erakundeak uraren kalitatea hobetzeko neurriak hartzera eta kutsadura prebenitzeko eta garbiketa eta birgaitzea sustatzeko jarduerak egitera akuilatu ditu mundu osoko gobernuak, erakundeak, komunitateak eta pertsonak. Un Water erakundeak koordinatzen du egun hori "Ura bizi-iturri" 2005-2015 Nazioarteko Hamarkadako beste hainbat jarduera eta ekimenen artean.
Informazio gehiago: http://www.unwater.org/worldwaterday/index_es.html
|
|
 |
Itzuli |
 |
|
Baliabide gehiago
|
 |
Uraren Ametsa (Bausan Films, 2004)
|
 |
Filma Bausan Films ekoizpen-etxeak ekoitzi zuen UNESCOrentzat, ExpoZaragoza2008 erakusketarako. Munduko hainbat lurraldetako bost neska-mutikok urarekiko harremana nola bizi duten azaltzen du filmak. Hala, ume horien eskutik hainbat arazo agertzen ditu ikus-entzunezkoak; besteak beste, kutsadura, eskasia, uholdeak eta norgehiagoka politikoak. Eta arazo horiek islatzeaz bat, Benin, Herbehereak, Gazako lerroa, Txile eta Indiako egoera zein den erakusten du.
Filma deskargatzeko (euskaraz zein gazteleraz): http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-expo/en/contenidos/informacion/videos_expozaragoza/en_expo/videos.html
|
 |
 |
¿Llueve a gusto de Todos? Víctor Peñas (Espasa Calpe, 2006)
|
 |
Geografian doktorea eta ur baliabideetan aditua da Peñas. Lan honetan diziplina askotatik aztertzen du gaia eta hainbat galdera funtsezko erantzuten saiatzen da: Gizakiarentzat hain baliabide funtsezkoa izanik, zer dela-eta aldatzen dira hainbeste uraren inguruko eta kudeaketarako politikak? Politikoek konpondu beharreko arazoa da ala urarekiko beste kultura bat eta eskariaren bestelako kudeaketa bat behar da? Zer egin behar du gobernuak? Zer egin dezake herritarrak? Saihets daitezke uholdeak?
|
|
 |
Itzuli |
UNESCO Etxeak egindako aldizkaria URA agentziaren laguntzarekin.
Aldizkaria zure lagunei bidali nahi badiezu, hemen egin dezakezu.
Harpidetza egiteko hemen klik egin | Baja emateko hemen klik egin.
|