GIZA ESKUBIDEAK

Giza eskubideen arloko gure lanak gure lan-arlo guztiak zeharkatzen ditu, eta hainbat alderditatik abiatuta garatzen dugu:

HEZKUNTZA

Hezkuntzan, giza eskubideei eta kultura-eskubideei buruzko gida didaktikoak egiten ditugu, UNESCOren eta Nazio Batuen zenbait hezkuntza-programatan kokatzen direnak, eta euskarara egokitzen ditugu bakearen kulturari eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hezkuntza-eremuko erreferentziazko lanak.

PRESTAKUNTZA

Prestakuntzari dagokionez, garapeneko eskubideen ikuspegiari buruzko berariazko ikastaroak antolatzen ditugu, eta euskal eragileak trebatzen ditugu beste erakunde batzuekiko aliantzen arloan. Horrez gain, Human Rights Internship Programme proiektua sustatzen dugu. Aurrez aurreko ikastaro teoriko-praktikoa da, eta giza eskubideen aplikazio espezifiko eta zeharkakoan oinarritzen da. Nazio Batuen egoitzan egiten da, Genevan, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioetan.

SENTSIBILIZAZIOA

Sentsibilizazioaren eta eraginaren arloan, giza eskubideen bueltan elkartzeko eta hausnartzeko zenbait espazio antolatzen ditugu. Ikus-entzunezko piezen Eman minutu bat… lehiaketa nabarmentzen da horien artean, urtero giza eskubide bat sustatzen duena.

LOTUTAKO BERRIAK


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484