GENEROA

Gure erakundean genero-ekitatearen aldeko gogoeta eta eraldaketa sustatzeko prozesu bat dugu abian, gure erakundeak aurrerapausoak eman ditzan genero-ekitatearen alorreko benetako inklusio eraldatzailean, bai gure barne-funtzionamenduetan, bai eta gizartearekin dugun elkarreraginean eta egiten ditugun ekintzetan ere.

EMAKUMEEN ESKUBIDEAK

Genero-berdintasuna giza eskubideen eta Nazio Batuen balioen ardatzetako bat da. Nazio Batuen gutuneko funtsezko printzipioetako bat da, munduko agintariek 1945. urtean onetsia, “gizonezkoek eta emakumezkoek eskubide berak” izatea.

Hala eta guztiz ere, emakumeen eta nesken eskubideak urratu egiten dira oraindik testuinguru sozial guztietan, eta herrialde edo lurralde batek ere ez du lortu benetako berdintasuna emakumeentzat eta neskentzat. Genero-diskriminazioko forma guztiak giza eskubideen urraketak direla irizten dugu, eta gure erakundearen lana genero-berdintasunaren zerbitzura jartzeko konpromisoa hartzen dugu.

GENEROA ZEHARKAKO GAI BIHURTZEA

Gure egiten ditugu Beijingo Adierazpenean jasotako hitz hauek: “Erabateko konpromisoa hartzen dugu muga eta oztopo horien aurka borrokatzeko, eta, horrela, emakumearen papera garatzea eta sendotzea sustatzeko mundu osoan. Garbi ikusten dugu lan horrek berehala ekitea eskatzen duela, erabaki sendoz, itxaropenez, lankidetzaz eta elkartasunez”.

Konpromiso horren harira, erakunde gisa ditugun ahalmen guztiak baliatzen ditugu genero-berdintasuna sustatzeko, genero-estereotipoak deseraikitzeko, neskak eta emakumeak ahalduntzeko, diskriminazioen kontra borroka egiteko eta berdintasuna lortzeko bide horretan gizonen inplikazioa lortzeko. UN Etxeak genero-ikuspegia zeharkako egin nahi du erakundeko esparru guztietan: politikak, egitura, lan-antolaketa, lan-politika, lan-arloak, proiektuak…

Konpromiso hori zenbait tresnatan zehazten dugu, eta gure eguneroko lanean genero-berdintasuna kontuan hartzeko erreferentzia dira horiek. Honako hauek dira:

GENERO-ARLOKO BARNE-TALDEA

Konpromiso horiek behar bezala ezartzen direla eta haien jarraipena egiten dela ziurtatzeko, Genero-arloko Barne Talde bat dugu, Gobernu Kontseiluko pertsona batek (Virginia Gómez), zuzendariak (Arantza Acha) eta genero-gaietako erreferenteak (Nekane Viota) osatutakoa.

LOTUTAKO BERRIAK


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484