BBK-UNESCO
bekak

2024ko irailerako aurreikusitako deialdia.

BBK Fundazioak eta UN Etxeak nazioartekotze bi beka eskaintzen dituzte urtero, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Parisko egoitza nagusian praktika profesionala errazteko.

2014tik, Bizkaiko 15 gaztek izan dute sei hilabeteko iraupena duten beka horiez gozatzeko aukera.

Bekaren onuradun izan diren pertsona guztiek beren lan-ibilbidea UNESCOn garatzeko aukera izan dute.

"Human Rights Internship Programme" ikastaroa bekak

2024ko irailerako aurreikusitako deialdia.

UN Etxeak, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoaren lankidetzarekin, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluari eta haren tresna arauemaileei buruzko prestakuntza bat antolatzen du aldian behin Genevan.

Prestakuntza programa horrek NBEren sistemaren giza eskubideen babeserako mekanismoen funtzionamendura hurbilpen praktiko bat egiteko aukera ematen du. Alde teorikoa Giza Eskubideen Kontseiluko hainbat instantziatan egindako partaidetza praktiko eta aurrez aurrekoarekin uztartzen du.

Giza Eskubideak nazioartekotze-beka

Deialdi irekia 2024/03/24ra arte.

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Genevako (Suitza) Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren egoitzan, Euskadiko gazte bati giza eskubideen arloan prestakuntza-esperientzia bat emateko.

Bekaren onuraduna Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoan sartuko da 6 hilabetez.

Beka ez-aktiboak

2024an ez dira deialdirik egingo

NBE bekak

1997tik, Nazio Batuen beken programan parte hartzen dugu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez finantzatzen dena.

Harrezkero, 190 gazte izan dira beka horien onuradunak, eta pobretutako herrialdeetako UNESCOren bulegoetan aritu dira lanean. Hala, ibilbide profesional bat hasi dute nazioarteko lankidetzaren eta Nazio Batuen eremuan.

Beka ez-aktiboak

2024an ez dira deialdirik egingo

Prestakuntza-bekak Urdaibain

UN Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin, ordaindutako bi bekaren deialdia egiten du urtero, prestakuntza-praktika egonaldi bat egiteko Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Beka ez-aktiboak

2024an ez dira deialdirik egingo

Kultura-ondarean prestatzeko bekak

UN Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren laguntzarekin, ordaindutako bi bekaren deialdia egiten du urtero, haren garapenerako kulturaren programan prestakuntza-praktika bat egiteko.

LOTUTAKO BERRIAK


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484